2010-05-01

Bizkaia 21 autobusa


Agenda 21 proiektuan gaudenez, apirilaren 15ean, Bizkaia 21 autobusa gure eskolara etorri da. "Hiria eta hondakinak" gaia landu dute ikasleek hainbat ekintzaren bidez. 5. eta 6. mailako ikasle guztiek parte hartu dute.

Birziklatzearen garrantzia eta sentsibilizazioa helburutzat izan dugu.

Ikasleak pozik eta gustura egon dira.
Heziketa- programa honekin lantzen diren gaiak dira:
Iraunkortasuna
Uraren gastua arrazionalizatzea
Energia eraginkortasuna
Joan-etorri iraunkorrak
Hondakinak
Zentzuz erostea
Aisialdi arduratsua
Klima aldaketa.
Informazio gehiago hemen.

No hay comentarios: