2010-04-22

Nola sortu poster multimedia edo GLOGA?

Hitzak antzekoak dira baina ez da gauza bera: BLOGA eta GLOGA.
Ondorengo dokumentuan Marijek azaltzen du oso argi nola sortu glog bat.

Glog-Baten-Sortze-lana-Glogster-Tutoriala
Marije Uragak antolatutako ikastaroan ikasitakoari esker partaideok glog batzuk sortu ditugu. Glog hauek aurkezteko, berak blog bat ireki du eta honela geratu da:

POSTERDIGITAL (MARIJE URAGA)

Konturatu gara errekurtso hau oso erabilgarria izan daitekeela irakaskuntzan, ikasleekin lan egiteko, oso erakargarria baita. Hona hemen beste adibide bat, Legardaldeko B ereduko 4.5. eta 6. taldeko tutoreak sortutakoa:

TUTIFRUTI

Glog honetan, tutoreak esteka batzuk jarri ditu maila bakoitzeko ikasleentzat.

No hay comentarios: