Mostrando entradas con la etiqueta Arte lanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arte lanak. Mostrar todas las entradas

2011-02-27

Paisaiak

Martxoaren 1etik 19ra arte gure lankidea den Jon Iribar Arrien irakasleak Torrebillelako Erakusketa Aretoan bere artelanak aurkeztuko ditu. Erakusketaren gaia "PAISAIAK" izango da eta eder- ederra delakoan nago, eredu hau ikusi eta gero:


 Hantxe izango gara, zer esanik ez.

2010-05-06

Irudigile bat: AXPI

Apirilaren 29an, arratsaldez, liburuzainak gonbidatuta, Legardalde herri Ikastetxera Ainara Azpiazu (AXPI) irudigilea etorri zen. 6. mailakoekin egon zen, marrazkiak zelan egiten dituen azaltzeko eta oso marrazki politak utzi zizkigun.
Posterrean agertzen dira, estekatuta, bere web orria eta bere bloga. Bertan ikusi ahal dira berak eginiko beste marrazki batzuk.
Marrazteko duen erreztasunak harritu gintuen eta, batez ere, bapateko marrazkien kalitatea.
Eskerrik asko Ainara.