2010-05-01

Ipuin kontalaria: Ixabel Millet



"Idazleak Ikastetxeetan" liburutegiko programaren barruan Legardalde herri Ikastetxera etortzeko hainbat idazle, ipuin kontalari etabar gonbidatzen dira bere lana aurkez dezaten. Haietariko bat Ixabel Millet izan da.

Argazkian ikusi ahal den bezala, apirilaren 26an gurekin egon zen eskolako liburutegian, goizez 3, 4 eta 5 urtekoekin eta arratsaldez 1. eta 2. mailakoekin.

Bere ipuinak eta istorioak zoragarriak izan ziren eta umeek adi-adi entzuten zituzten eta baita gustura parte hartzen zuten ere.



Zerbait gehiago jakiteko ipuin kontalari honi buruz klikatu hemen.

No hay comentarios: