2010-03-13

Sarria eta Sukarrieta

Datorren astean, 4. mailako ikasleak, batzuk Sarrian eta beste batzuk Sukarrietan , egongo dira.

Sukarrietan Ingurumen Hezkuntzako Lan- Proiektuak (Lurra, Basoa, Ura, Itsasadarra eta Planeta Berdea) garatzen dira eta hauetan Agenda 21 proiektuarekin oso lotuta doazen gaiak: kontsumoa, ura, elikadura eta baita ekosistemak ere. Lan proiektu hauek talde lanean, Natura ikerketan eta hausnarketan oinarritzen dira eta curriculumarekin erlazionatuta daude.


Sukarrieta Urdaibain dago.

Irteeretan, ingurumenetik datuak jaso, analizatu eta ondorioak ateratzen dira; guzti hau Naturari laguntzeko asmoz.

Mota askotako tailerrak antolatzen dira: sukaldaritza, zeramika, argazkigintza, ehungintza, astronomia, irratigintza, bideogintza... Adibide gisa, hona hemen Astronomia tailerrean egindako lan batzuk: Izar-kutxa, Eguzki-erlojua eta Nortasun agiri galaktikoa.


Bizikidetza lantzeko eta pertsona berriak ezagutzeko aukera aparta da; izan ere, ikastetxe desberdinetako ikasle eta irakasleak elkartzen dira jantokian, ludotekan...

Joan baino lehenago, arduradunek gomendio batzuk ematen dituzte:

  • Eraman behar den arropa mota eta garbiketa pertsonalerako tresnak edo gauzak.

  • Eramateko beharrezkoa ez dena: dirua, jostailuak, gozokiak, balio handiko gauzak, lo egiteko zakuak, koadernoak...

Sarriatik itzuli dira asteazkenean (martxoak 17) eta Sukarrietan egon direnak ostegunean (martxoak 18) arratsaldeko hirurak eta laurdenetan.

ITZULERA

Irribarreek argi adierazten dute unearen zoriona, berriro guztiak elkartzerakoan.



No hay comentarios: