2010-02-28

Kirolariak


2010/02/21

2010eko otsailaren 21ean, 4. mailako ikasleak bere tutoreekin jantokian egon dira kirolari batzuen hitzaldia entzuten, geletan lantzen diren gaiak borobiltzeko, ikasleak motibatzeko eta beraien esperientziak azaltzeko. Aurten gaia "lokomozioa aparatua" izan da (hezurrak eta giharreak) eta kirol bakoitzean gehien lantzen diren giharrak, giharren lesioak, elikadura eta beste hainbat gai azaldu dizkigute.






M. Karmenek egin du aurkezpena. Kirolariak hauexek izan dira: Idoia Landaluze, Ibon Larrazabal eta David Bustamante.


Idoiak Gimnasia erritmikoa eta aerobic irakasten du, Ibon futbolaria da eta Davidek, (“Zuku”), surf txapelketetan parte hartzen du.
Idoia, gainera, orain bederatzi urte Euskal Herriko selekziokoekin txapeldunak izan ziren.

IDOIAk hitza hartzen du lehenengoz eta gauza inportanteak aipatzen ditu kirola eta elikadurari buruz.
Kiroletan beroketa oso garrantzitsua da eta apurka- apurka egin behar da. Ezin da kirola egiten hasi berotu barik. Lehenago egiten da beroketa orokorra eta gero gihar espezifikoena.
Gimnasia erritmikoan gihar guztiak lantzen dira: aduktorea, kuadrizepsak, abdominalak ...
Ariketak bukatutakoan, muskuluen edo giharren luzaketa egin behar da.
Denetarik eta ondo jan behar da gorputza ondo funtzionatzeko: barazkiak, frutak, arrautzak, arrainak… Gorputzari eman behar zaio behar duena era orekatuan. Adibide bat ipini zuen: Diesel behar duen auto bati gasolina botatzen bazaio, apurtu egingo da.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Gihar_sistema
IBON futbolaria eta irakaslea da; Idoiak bezala esan du denetarik jan egin behar dela, elikagai bakoitza neurrien arabera. Gomendio bat eman du: "Gusteu ez arren, sasoi bakoitzekoa jan behar da, onena delako; esaterako, tomateak udan, laranjak neguan..."

Elikadura zaindu behar da.
Kirola egiten den bitartean, ura edan behar da, zeren eta izerditik likido asko galtzen baita. Ez badugu ur hori berrizten, giharrak apurtu ahal dira eta lesioak sor daitezke.
Jan behar diren elikagaiak, besteak beste: pastak, bitaminak (tiroiak ez edukitzeko)...








Zein muskulu lantzen dira futbolean??Batez ere hankatakoak: tibialak, bikiak, kuadrizepsak, iskiotibialak...
Oreka lortu behar da giharren artean: gerritik gorako muskuluak eta gerritik beherakoen artean. Ez da komenigarria beheko muskuluak oso landuta edukitzea eta gorakoak oso gutxi, oreka bat egon behar da.




DAVIDek esan du era asko dagoela beroketa egiteko: artikulazioak mugitu, gerria, belaunak, sorbalda… berotu eta luzatu.
Pozik eta zoriontsu bizitzeko beharrezkoa da gorputzaren osasuna.





Ez da ahaztu behar jaten dugula elikatzeko.
Surf kirolerako birikak oso ondo mantentzea txit garrantzitsua da, ur azpian arnasa hartu barik egon behar delako. Bihotza ere oso landuta egon behar da, erritmo onean ibiltzeko; odolagaz oxigenoa joaten da eta oxigeno barik, burua ez da konzentratzen.







Kirol honetan konzentrazioa ezinbestekoa da.

Ume batek galdetu dio: Zergatik zaude ortozik?
Erantzun du ohituta dagoela uretan eta areetan ibiltzen eta oinak larregi
berotzen direla zapatiletan sartuta. Oso pertsona bitxia benetan!!!














Surf kirolari buruz bideo bat ipini digu eta asko gustatu zaigu.

Beroketa dela eta, Idoia eta David, berotu eta gero, jantokiko eskenatokian “espagala” egiten ausartu dira. Umeek asko disfrutatu dute irtenaldi horrekin.





Bukatzeko ikasleek lore batzuk eskaini dizkiete kirolari guztiei eta haiek sinatu diete paper edo koaderno batean.







Eskerrik asko hiru kirolari hauei bere esperientzia eta alaitasuna gurekin konpartitzearren.

Tutoreek aldizkaritxo bat prestatu nahi dute; horretarako PUBLISHER programa oso egokia da. Office 2003 edo 2007 an dago. Programa honen bitartez, artikuluak idatzi ahal dira, argazkiak txertatu... Emaitzak oso erakargarriak izaten dira.
Software askeko bertsioa SCRIBUS da, kode zabalekoa (OpenSource) eta gainera doakoa.
Hemen duzue tutorial on bat:
Scribus

Gehiago sakontzeko, prentsa tailerreko koaderno hau irakurri eta aplikatu ahal da:


Hau lana egin dutena 4. mailakoek!!!





Hurrengo pausoa izango litzateke aldizkaria edo egunkaria argitaratzea bertsio digitalizatuan; horretarako, lehen aipatu dudan errekurtsoa erabili ahal da, ISSUU hain zuzen ere. Pdf fitxategia igon eta gero, liburu gisa agertzea aukeratzen da.
Scribd-era ere igo ahal dira dokumentuak. SCRIBD Web2.0ren erreminta bat da eta formatu desberdinetako dokumentuak igo daitezke: word, excel, pdf, ppt...
Lehenengo eta behin erregistratu egin behar da, jakina: Sign up
Ingelerarekin arazoak ditugunontzat, zorionez, itzultzaile on bat dugu :)
































No hay comentarios: