2011-05-22

Segurtasuna sarean

Guztiok dakigunez, gaur egun, IKT berriek gero eta garrantzi handiago dute gizartean baina, aldi berean,  zailtasunak ekar ditzakete arlo desberdinetan. Guzti hau kontuan hartuta teknologia berriak modu seguru eta osasungarrian erabiltzeko informazio eta prestakuntza saio bat antolatu zen eskolan maiatzaren 18an, 13:00etatik-15:00etara. Horretarako, gurekin  Araiz Zalduegi  egon zen irakasle gelan segurtasuna sarean landuz, Interneten dauden arriskuei aurre egiteko proposamenak eskainiz eta kontuan hartu behar diren alderdi legalak azalduz.

Araiz Zalduegi PantallasAmigaseko prestakuntza- koordinatzailea da, Arte Ederretan lizentziatua eta Soziologian eta Psikologian unibertsitate-prestakuntza berezia.

Gai askotaz hitz egin zuen: Interneteko abantailak eta arriskuetaz, ziberbullying, grooming, netiketa, sare sozialak eta abar.
Gehiago entzuteko gogoagaz gelditu ginen, interesgarria izan baitzen eta oso era erakargarrian azalduta.

Datorren astean, 24an, Torrebillela  Kultur Etxean izango da berriz ere, Gizarte Zerbitzuetako Partzuergoak antolatutako II Jardunaldian: Haurtzaroa, nerabezaroa eta Gizarte- sareak.



Gehiago daude baina aurrekoak erabilienak dira.
Aipatutako Jardunaldian pertsona hauek izango dira:
EHUko  informazio- zientzietan doktorea Miguel Ángel Casado.
Iñaki Lakarra. EHUko informatika-ingeniaria. Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Jorge Campanillas. Informazio eta Komunikazio-teknologien Zuzenbidean aditua.
PantallasAmigas: Araiz Zalduegi

Zein garrantzitsua! eta, gure kasuan, ordutegia dela eta, joateko aukerarik ez :-(

No hay comentarios: