2011-05-15

Su-itzalgailuak

Maiatzaren 11n, Lan Arriskuen Prebentziorako ikastaro bat egin genuen eskolan; kasu honetan hauxe izan zen "Sua ezagutzea eta su itzalgailuak maneiatzea"
Ikastaroa, talde desberdinetarako, ordu  beteko bi saiotan egin zen, saio bakoitzean teoria eta praktika landuz. Laburtuz, sutea edozein lantokitan dagoen arrisku nagusietako bat dela esan ziguten. Hori dela eta, horren prebentzioa, aurre egitea eta ebakuazioa planifikatu behar dira. Horretarako, langileok behar bezala ikasita egon behar dugu, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoz, Lan Arriskuen Prebentziorako 31/95 Legearen 14.,19. eta 20. artikuluetan ezartzen den lez.
Prestakuntza teorikoaren ostean, liburuxka bat eman ziguten (goiko irudian agertzen da azala).
Baita ere Larrialdi kolektibo eta ebakuazioaren/konfinamenduaren gaineko IV. eskola-lehiaketaren berri eman ziguten. Maiatzaren 25ean amaitzen da epea.
Aurkezteko lanak hauexek izan daitezke: collagea, komikia, publizitate kartela, ipuina, argazkia, multimedia materiala...(ikaslegoak) eta irakaslegoak unitate didaktiko bat aurkeztu dezake.
*Gaiak, besteak beste: Zerk piztu dezake sua ikasgeletan, sukaldean..., larrialdietako seinaleak, simulakroak, irteerak eta abar.
*Sariak: Hiru sari egongo dira 900-700 eta 500 eurokoak eta oroigarri bat partehartzaile guztientzat.Triptiko bat banatu ziguten informazio guztiarekin.

Saio praktikoa eskolako patioan egin genuen, su- itzalgailuak maneiatzen ikasteko.
Ikuskizuna oso interesgarria izan zen ikasleentzat ere, idazkariak ateratako argazkietan ikusi ahal den bezala.

No hay comentarios: