Legardalde Herri Ikastetxean abenduaren 1ean euskararen eguna ospatuko dugu. Gure kurubioak eskuan daraman puxikean hitz hauek irakur ditzakegu: Euskaldunak gara. Hona hemen eskolan moldatu den abestia egun horretarako:
Akaso gu ez gara handienak,
ez gara agertzen mapa mundian,
akaso gure MUNGIA maitea
ez dute ezagutzen munduan.
Baina gure herri ederrean
parra-parra dauzkagu
jaia ta umorea.
Ta nongoak garen galdetzean
harrotasunez esan
EUSKALDUNAK GARA.
LEGARDA eskolan elkartu gara
jolas, dantza, kanta ta parrandan
lau haizetara oihukatu dezagun
EUSKARA bai gure bihotzean.
Baina gure herri ederrean
parra-parra dauzkagu
jaia ta umorea.
Ta nongoak garen galdetzean
harrotasunez esan
EUSKALDUNAK GARA.
9:00etan: Gelan Euskararen pankarta egin. Pankartak sarreran utzi.
9:50etan: Denok patio nagusira.
10:00etan:
-Txalaparta
-Pregoia bertsotan 6. mailakoek
* Kurubioaren aurkezpena 6. mailakoen eskutik
* Kurubioaren urtebetetzea ospatu, zorionak eman eta abestia "Mila kilo zorion" eta "Zorionak" abestu.
* HHkoek oparia eta koroak eman
-Kurubioak Euskararen eskutitza irakurri.
11:00etan: Abestiak eta koreografia "Guk euskaraz""Euskaldunak gara"
11:15etan: Errekreoa eta hamaiketakoa.
*Goiko patioan (HH eta LH) musika
*HH3koek hamaiketakoa Legardatxun.
12:00etan: Jokuak zikloka (euria balitz mahaiko jokuak gelatan).
13:00etan: Jaiaren amaiera
No hay comentarios:
Publicar un comentario