2010-11-22

ESPEJO (ARABA)

GAZTE EGONALDIAK: ESPEJO (Araba)

Gaia: Ikus entzunezkoak
Azaroaren 17-18 eta 19an 6. mailako talde bat, tutorea (Jaione) eta neu (Paki) Espejon egon gara. Aste honetan asteazkenerarte beste talde bi daude (besarkada bat denontzat eta ondo pasa!)



Begiraleak
Amets, Imanol eta Ibai izan dira.

Asko ikasi dugu haiekin eta ikasteaz aparte ikasleekin oso ondo portatu dira; jatorrak eta pazientzi handiko pertsonak baitira.
Lehenengo egunean oso argi azaldu ziguten zeintzuk ziren filma egiteko pausuak:
1. Gidoia idatzi. Gidoiak bi atal ditu: literarioa eta teknikoa. Azken honetan irudia, soinua, musika, non grabatu eta abar antolatzen da.
2. Produkzioa: eszenarioa, dekoratuak, aktoreak, jantziak, kamera, zuzendaria, aurrekontua, ekipo teknikoa…
3. Grabaketa: kamera, soinua grabatu
4. Postproduzioa
5. Publikatu/argitaratu
Aurrekoaz gain, azaldu ziguten bukaeran kreditoak agertzea oso garrantzitsua dela.
Parte hartzaileen funtzioak:
Zuzendaria: nolabait dena kontrolatzen du baina kameraren ondoan egoten da. Kamerak behetik gora (kontrapikatua), goitik behera (pikatua) ezkerretik… grabatu ahal du.
Aktoreak: protagonistak, 1go mailakoak, extrak…
Skript: toma onak eta txarrak apuntatzen dituena, zein dagoen ondo eta zein ez. “Gazapoak” kontrolatzen ditu.
Klaketaria: taula beltz bat eramaten du non saiakerak eta tomak idatzita agertzen diren eta zabaltzen da soinua eta irudia batzeko. Klaketariak ozenki aipatzen ditu tomak eta saiakerak.
Atrezzo: makillajea, arropa, dekoratuak
Soinu teknikaria: musika bilatu, efektuak txertatu, soinua eta irudia batu…
Ekoizleak: pelikularen jabeak dira, hau da, dirua ipintzen dutenak.
Planoak
Kamerarekin plano desberdinak grabatzen dira:
Xehetasun planoak: adibidez begien planoa
Lehen planoa. Aurpegiarena, esaterako
Gerrirarteko planoa
Belaunerarteko planoa (hau bakeroen filmetan ikusten da batipat, Oesteko pelikuletan), plano amerikarrak deitzen zaie.
Plano osoa
Plano orokorra
(aktoreak eta tokiak)

Azalpen teorikoa entzun ondoren, taldeka jezarri ziren gidoia sortzeko eta gidoi guztien artean erabaki zuten bihurrikeriena egingo zutela. Horregatik laburmetraiaren izenburua horixe izango da: “bihurrikeriak”. Begiraleek ipiniko dute euren blogean eta YouTuben. Esan ziguten laster publikatuko zutela.
Laburmetraian guztiok parte hartu genuen funtzio desberdinak hartuz; batzuk aktoreak, beste batzuk skripta, kamera, zuzendaria, klaketaria, extrak ...
Gelak, Jantokia, Jolastokiak

Heldu bezain laster, maletak eta motxilak ordenatuta pasabide batetan utzi genituen eta bitartean gelak antolatu genituen. Talde bakarra zenez ikasleak lau gelatan banatu ziren, andereñoak beste batean eta begiraleak beste batean.
Gela bakoitzean sei litera zeuden, guztietan komunak eta dutxak barruan zeudelarik. Gelak bero-bero zeuden (20 gradu inguru), nahiz eta kanpoan hotz haundia izan.



Jantokia haundia zen eta oso txukun. Bertan hiru janari ematen ziren: gosaria, bazkaria eta afaria. Arratsaldeetarako ogitarteko bat ematen zuten baina jantokitik kanpo jaten zen: jolastokian edo kalean, ekintzaren arabera.
Ikasleak jantokian bi mahaitan banandu ziren; mahai bakoitzean bi arduradun zeuden. Hauen ardura zen janaria zerbitzatzea eta mahaia batzea, bukatu eta gero. Denetarik jan genuen: indabak, pasta, entsalada, okela, arraina, fruta… eta gosarietan esnea kolakaogaz, madalenak, ogia gurina eta marmeladagaz, fruta… den dena oso goxoa!
Birziklatzeko bi ontzi zeuden: bat plastikorako eta beste bat papera eta hondakin organikoetarako. Egia esan oso ondo antolatuta zegoen dena.

Jolastokian jolas mota asko zeuden: mahai jolasak (kartak, puzzleak…), ping-pong, ordenagailuak (internetarik gabe)… eta kanpoan saski baloian jolasteko pista handi bat.




HerriaHerria lasaia, txikia, eta hotza! Goizetan teilatuak eta bedarra zuri- zuri agertzen zen. Benetan eskertzen zen barruko berotasuna. Teilatuan eguzki panelak zeuden instalatuta eta egun osorako mantentzen zen beroa barruan oso temperatura onean; honi esker gauez ez genuen hotzik igarotzen lo egiten.


Herrian, esan zigutenez, berrehun biztanle inguru bizi dira eta ez dago eskolarik. Umeak beste herri bateko eskolara joaten dira. Hori bai, frontoi galanta dute, frontoiaren ondoan kolunpio batzuk, erreka polit bat eta okindegi ospetsu bat “txoripanak” eta mota askotako pastak erosteko.

Ekintzak:
Varonatarren dorretxera bisita bat egin genuen.

Espejotik gaztelura edo dorretxera oinez joan ginen oso urrun ez zegoelako (3 km. gutxi gora behera)
Sarreran gidariak egon ziren gure zain. Neska batek oso era erakargarrian erakutsi zigun barrutik dorretxea eta garai hartako istorioak azaldu zizkigun .




Hallean tornu bat zegoen. Hau palankarekin indarra eginez, zubia igotzeko erabiltzen zen. Funtzio hau galdu zutenean tornuek, balantza bihurtu ziren gauzak pisatzeko.






Baita ere esan zigun leihoetan ez zeudenez kristalik pergaminoak erabiltzen zituztela hotzez babesteko. Pergaminoak arkumearen larruarekin egiten ziren.
Mota desberdinetako leiho zeudela esan zigun: leihatila txiki batzuk arkeruentzat, handik geziak botatzen ziren (polbora kanoietarako beranduago asmatu zuten eta kanoia sartzeko tronerak erabili ohi ziren.) izkinetan beste batzuk (prismaren formakoak), hauetatik ura irakiten botatzen zen olioagaz naztatuta, defendatzeko asmoz. Ate nagusia ere horrela defendatzen zen.
Kutxatzar batzuk ziren etxeetako armairuak, beranduago maindireak gordetzeko erabili zirenak.
Zeramika: Txuriz margoztutako ontziak ziren sukalderako erabiltzen zirenak (gatza, gantza eta abar gordetzeko).
Beste gela batean Varona familiaren jatorria azaldu zigun eta nola hasieratik, belaunaldiz- belaunaldi, gizonezkoen izena Rodrigo izan zen gaur egun arte; izan ere, dorretxearen jabea, Rodrigo, gurekin egon zen eta argazki batean agertzen da ikasleekin.
Dorretxearen barruan nobleen bizimoduak ez zeukan zerikusirik gaurko bizimoduarekin. Egongelan musika tresnak jotzen ziren, pianoa bereiziki, eta musika tertuliak egiten ziren.
Umeen etzatoki bat ikusi genuen (bi zatitan bananduta zegoen). Hauetan ez zegoen leihorik hotzetik babesteko eta gela berotzeko sutontziak erabiltzen ziren. Ohe gainean arropa beltzak zeuden. Gidariak komentatu zigun alargunak beltzez jantzita joaten zirela bizitza osoan eta honen kontrastea zen aurpegi txuri- txuriak zeuzkatela eta eguzkitarako itzalkinak erabiltzen zituztela. Argi geratu behar zen nortzuk ziren nobleak; langileak, berriz, (nekazariak, segalariak…) eguzkitan egon behar zirenez ez ziren txuri-txuri egoten.
Hormetan paper margotuarekin dekoratzen zen; irudia arrabola teknikarekin grabatzen zen zuri beltzean eta gero, eskuz, gainean koloreztatu egiten zen marrazkia.
Egongelaren horma bakoitzean istorioak irudikatzen ziren: ehiza, esaterako, komiki baten antzera. Kijotearen gela deitzen zaio egongela honi, zoruan bera bere zaldiarekin marraztuta dagoelako.


Ostegunean diskofesta eta pijama desfilea antolatu genuen gaubela pasatzeko baina, oso nekatuta geundenez, gauerdia pasata ohera.



Hona hemen Jaioneren ikasleek egindako laburmetraia: "Bihurrikeriak!"


Baita Lourdes eta Karmeleren gelakoek ere egindakoa:
"Bahiketaren giltzak" eta " Herri mamutua "






2 comentarios:

Unknown dijo...

Beno, beno!!!!!Uste dut laster bideoan parte hartu duzuen guztiak laster laburmetrai txapelketaren baten parte hartzeko moduan zaudetela. Lan ederra!!!!!!! Baina, bihurrikeri horiek ez dituzue egunero egingo ezta?

Paki Pajuelo dijo...

Bihurrikeriak besterik ez dira (aktore onak izan ziren) baina esan behar da amonarekin apurtxu bat pasatu egin zirela ;-) edo ez?
Inportanteena: haien arteko harreman onak,elkarbizitza, disfrutatu genuena (zenbat barre!) eta ikasi genuena.
Bikain portatu ziren ikasleak (eta Jaione eta biok, zer esanik ez!)