2010-06-13

Matematikak liburutegian


"Matematikak Liburutegian" proiektuaren barruan, Raul Ibañez EHU-ko irakaslea Liburutegira etorri zen ekainaren 10ean (10:00etatik-11:00etara), 4. mailako talde batekin (Mertxe), jolasaren bidez, matematikak lantzera.


Erabilitako jolasak: Artzain jokoa, Nim, Pentomino, Tangrama, Ataskoa, Tantrix, Discovery...


Ikasleek matematikaren alde ludikoa bizi izan dute, binaka, hirunaka, ordubete luze jardunduz eta elkarri lagunduz.

Amaieran konklusioak ere ateratzeko denbora izan zuten.

Di-da batean jolastordua heldu zen. Baina ez da hor bukatuko, horietariko jolas batzuk liburutegian aurkitu ditzakegu eta datorren ikasturtean jolasteko momentua aurkituko dugu.

Askotan esan dut, baina ez dago soberan berriro ere errepikatzea Kristina, liburutegian, egiten ari den lan bikaina. Ekintza asko antolatzen ditu eta guztiak kalitate handikoak.

Eskerrik asko, Kristina.

No hay comentarios: