2010-06-05

Giza eta arte- kulturarako gaitasuna

Curriculumean ezartzen diren gaitasunak, garatzeko

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna.
c) Matematikarako gaitasuna.
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna.
f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasun


mota askotako ekintzak edo jarduerak lantzen dira eskolan; esaterako, gure ikasleek giza eta arte-kulturarako gaitasuna garatzeko, musikarekiko sentsibilizazioa eta zaletasuna pizteko eta sustatzeko asmoz, ekainaren 2an, goizeko 9:00etatik 11:00etara, gugaz egon da Xabier Lizaso, piano jolea. Ikasleek musika klasikoaz disfrutatzea lortu du.


Egurrezko gimnasioan egin dira saio bi, lehenengoa 3. mailakoekin eta bigarrena 4. mailakoekin.
Musikaria heldu bezain laster, ikasleak bi taldetan banandu ditu eta zeintzuk diren arauak esan die: ixilik, ondo jezarrita eta besoak gurutzatuta egon behar direla puntu gehiago lortzeko lehiaketan. Esan beharra dago oso parekatuta gelditu direla talde biak puntuazioan; talde baten galtzearen "errua" irakasleona izan da, zeren eta txarto jezarrita egon baikara.

Ekintza batzuk planteiatu ditu eta guztietan umeak adi egon dira eta gustura parte hartu dute oso saio dinamikoan; arrakasta gehiago lortzeko arreta ezinbestekoa izan da.

1. Ekintza: doinu desberdinak jo eta ikasleek irudikatu behar izan dute egoera zein izan litekeen.

2. Isaac, 2 urteko mutiltxoaren istorioa kontatu du. Umeak bi urte zituela bazekien oso ondo jotzen pianoa baina behin, ekitaldi batean, gizon batek oihukatu zuen esanez gezurra zela eta teloiaren atzekaldean beste pertsona bat zegoela jotzen.
Istorioa kontatu eta gero galdera batzuk egin ditu eta ia guztiak oso ondo erantzun dituzte ikasleek.

3. Musikak lagunduta, eta begiak estalita, pelutxe bat aurkitu ondoren, besarkatu egin behar zen. Jarduera honetan neska bat, mutil bat eta andereño batek hartu dute parte.
Bost doinu desberdinen arabera, begiak estalita dituena aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerrera mugitzen da, bosgarren doinua makurtzeko eta pelutxea besarkatzeko da. Hau lortzen denean jokua bukatzen da.


4. Erritmoa landuz kanta bat egin dute denon artean. Hauxe:


Goazen eskolara
Txoratuta al zaude?
Goazen eskolara
Txoratuta al zaude?
Bai bai ez ta bai
Kantatuz dantzatuko dut zurekin
Bai bai ez ta bai
Kantatuz dantzatuko dut zurekin
Eta zer egingo dut
Bihar goizean?
Kantatuz eta dantzatuko dut zurekin
Bai bai ez ta bai
Kantatuz dantzatuko dut zurekin.
Bai bai ez ta bai
Kantatuz dantzatuko dut zurekin.


Ziur gaude ikasleek ez dutela inoiz ahaztuko.

No hay comentarios: