2010-05-20

Bertsolaritza

Aurten, proiektuen artean, bertsogintza landu da. 6. mailakoek aparteko irakasle eta bertsolaria (Arkaitz) izan dute ekintza lantzeko. Hauxe da berak idatzi diguna:

Aurten 6. mailako 4 taldeek bertsolaritzako 5na ordu izan dituzte urtean zehar. Ostiraletako lehen orduan bertsolaritzara hurbilpen txiki bat egin eta hitzekin jolasean aritu gara. Uste baino gehiago dakite bertsoen eta bertsolaritzaren inguruan! Nork ez du ezagutzen “maritxu nora zoaz”?

Bertsotan egiteko, doinuaz gain nondik hasi (lehenengo bukaera pentsatu behar da!) eta noiz eta nola errimatu jakin behar da. Behin hori jakinda, doinua aukeratu eta irudimena dantzan jartzea baino ez da falta! Hain zuzen ere bertsotan egiteko zeozer beharrezkoa bada, burua erabiltzea da, irudimenari bidea zabaltzea, eta askotan umeek espero ez dugun bideetatik jotzen dute!

Ahotsa zaintzea ere ez dago gaizki... batez ere euririk egin ez dezan...
Horretan aritu gara 5 ordu hauetan, doinuak ikasi, bertsoak sortu eta kantuan; bakarka zein taldeka; buruari eraginez eta mihia zorroztuz, euskara ahoan!

ERABILIZ FINTASUNA
EDOTA ZORROZTASUNA
SAIATU GARA KANTUZ ASKATZEN
BARRUAN DUGUNA
HITZA DA GURE LAGUNA
SORTZEN DIGU POZTASUNA
EZ DAGO MODU HOBERIK ONDO
HASTEKO EGUNA


Eskerrik asko, Arkaitz, eta urte askotarako!!

Hona hemen 6. mailako ikasleek sortutako bertso batzuk:

GU ERE BERTSOLARI!

KEPA DEUNA (6. A )

Ai zapotxin!
Ez dago zer egin
jaietan dauden
mozkor guztiekin.


Heldu zaizkigu jaiak
ta zikinkeria
alferkeria asko
hori da egia.

Onena izaten da
barrakak heltzea
orduantxe ez dut nahi
jaiak amaitzea.


San Pedroko jaietan
kontzertu ugari
Mungia martxan dabil
adi musikari.

Nik gustuko dudana
juergan joatea
eta lagun denekin
txurroak jatea.



GURE GELAKO ANDEREÑOA (6. B)
Ai zapotxin!
ez dago zer egin
gure gelako
andereñoarekin.
Goizero goizero
gosaldu eta gero
eskolara joan eta
andereño bero.
Eskolako onena
txupatxusak dira
oso goxoak daude,
zelako disdira!
Ai zapotxin!
ez dago zer egin
gure gelako
andereñoarekin.
GORKA ETA MIKEL KOTXE BATEGATIK BORROKAN (6.C)
Nire anaia Mikel
kotxean gustura
baina sei urte barru
nirea izango da.
Jezarleku "Recaro"
Remus "tubarroa"
Gorkari eman aurretik
nahiago txatarra.
Nobiagana doala
oinez oraingoan
gasolina hodia
nire poltsikoan.
Hori bai kaka ederra
nire "dos cincoa"!
hurrengoan hobeto
erosi Audia.
Hori bai, hori, Mikel
erosi Audia
eta niretzat utzi
zure "dos cincoa"

ESKALEA ETA ABERATSA (6.D)

Mesedez emaidazu
limosna neretzat
familia daukat eta
eman semeentzat.

Zergatik emango dut
nire dirua ba?
Alferrik botatzea
bezala izango da.

Burugogorra zara

baina ez dut etsiko
beharrezkoa baitut
nik be bizitzeko.

Ongi, emango dizut
baina egon lasai
eta familiarekin
egon beti alai.

UDAKO OPORRAK (6.D)
Udako oporrak datoz,
hauxe dut bai poza!
azterketa bat eta
hondartzara goaz.


Bakioko hondartza (maiatzak 29)
heme

No hay comentarios: