2010-04-01

Egiten ikasten da

ARTELANAK

http://www.youtube.com/watch?v=8OcoOtO59PI
Bideoaren hasieran 2009ko Legardalde Egunean ikasleek, Kontxiren laguntzarekin, lorategiaren inguruko horman margoztutako imajinak ikusi ahal dira. Zelan garatu den Artea, irudikatzen da. Jarraian, aurtengo beste lan batzuk ikus ditzakegu.



Trikitixa kantatzeko hitzak, hurrengo estekan aurki ditzakegu:
Hona hemen LEGARDA EGUNA 2009ko beste argazki batzuk, Guraso Elkarteak kudeatzen duen web orriatik ekarrita.

UDABERRIA

2010eko martxoaren 26an Udaberriko jaia ospatu dugu eskolan. Urtero bezala, ekintza berezia izanik, mota askotako jarduerak antolatzen dira. Aurtengo aktibitateak, Agenda21 programan sartuta gaudenez, birziklaketara zuzendu dira eta, material desberdinak erabiliz, lan ederrak egin dituzte gure ikasleek irakasleen laguntzarekin.

AUPA LEGARDALDEKOAK! ZORIONAK!!!! Ea gustatzen zaizuen prestatu dudan bideoa!

http://www.youtube.com/watch?v=tEQft9T3TvQ&feature=player_embedded

Windows Movie Maker programaren bidez egindako bideoak dira, argazkiak eta soinua erabiliz.
Argazkiak izan beharrean, bideo kamerarekin grabatutako clip laburrak ere txertatu ahal dira.
Ondorengo estekan ikusi ahal da zelan egin bideo bat movie makerrekin.
Egia esan, Interneten tutorial oso onak daude programaren erabilera ikasteko. Hala ere, apiriletik aurrera, praktikan jarri ahal dugu, ikasteko batzuk eta hobetzeko beste batzuk.

AHAZTEN EZ DUGULAKO ...
Gure ikasleak, 2008an, Larraitzekin Bilbora abestera joan zirenean...



Goraintziak Larraitz, Marisol eta ikasle ohiei.

Ainhoari gure esker onak, behin baino gehiagotan atzean laguntzen egon delako.

No hay comentarios: