2010-02-11

Liburutegia

ZELAN BULTZATU EDO SUSTATU IRAKURKETA?

IPUINAREN MAGIA: Antton Irusta (liburutegian, otsailaren 23 eta 25ean)
Ipuingintzaren bidean euskalkiak eta erregistroak urratzen hasi.




Antton Irusta, Bilbon jaio zen 1963. urtean. Magisteritza egin eta gero, Deustun burutu zuen Euskal Filologia. Irakaslea, beraz, idazlea eta ipuin kontalaria da. Ipuin munduan 1983an hasi zen eta "Ipuinen tailerra" izeneko saiakerari esker, sari bat jaso zuen 2000.urtean.

Antton Irustaren hitzetan: "Umeei entzuten irakastea nahitaezkoa da irakurzaletasuna bultzatzeko" "Ipuina da haurraren bitamina afektiboa"









Liburu asko idatzi ditu: " Katxin ", " Lau haizetara kontari ", " Han hemengo ipuinak ", "Autu- Mautuan "(aho korapiloak, ipuin hasiera eta amaierak, jolasak, ... Horietako batzuk gure arbasoengandik datozkigu; beste batzuk, berriz, berriagoak dira).
Antton Irusta eta Juan Kruz Igerabide dira "Zer egin dezake nire ikasle batek liburu batekin?" liburuaren idazleak.








Juan Kruz Igerabide, Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956. urtean. Magisteritza ikasi zuen eta , ondoren, Euskal Filologia. Kritika saria lortu zuen "Mailu isila" poema liburuari esker. Gaur egun, EHUko irakaslea da.

Martiaren 22an Juan Kruz Igerabide liburutegian egon da 5. mailakoekin. Oso saio interesgarria, erakargarria eta aberasgarria izan da.

Ikasleek galdera batzuk egin dituzte:
Zaila da poema bat egitea?
Ez da zaila poema bat asmatzea baina bai poema on bat asmatzea.
Zenbat liburu argitaratu dituzu?
Berrogeitik gora.
Gauza bera da poema eta bertsoa?
Egin ahal da poema bat bertso formarekin baina poema batek ez du zertan izan bertso forma.
Noiz eta zergatik hasi zinen poemak idazten?
Nerabezaroan motibo bigatik:
1.Lotsatia nintzen eta enamoratzen nintzenean, ez nintzenez atrebitzen esaten, idazten nuen barrua askatzeko.
2. Jaieldietara joaten ginenean, kitarra jotzen genuen; Benito Lertxundi eta garai hartako kantarien abestiak kantatzen genituen baina baita ere neuk idatzitako letrak eta letra politak egiteko hasi nintzen poemak idazten.
Gustatzen al zaizu poemak idaztea?

Gustua baino gehiago beharra da eta plazerra, gozamena..., baina poema tristeak eta gogorrak ere idazten ditut, bizitzatik sortuak.

Sentimentuek sortarazten dituzte poemak. Adibidez, semeak bi urte zituenean, izozki-zalea zen eta idatzi nuen:
Haize fin fin batek
Miazkatu dit aurpegia
Banilazko izozkia…
Zein izan zen zure lehenengo liburua?

“Begi niniaren poemak”
Ba al dago trukorik poemak idazteko?
Idazteko eta irakurtzeko inportanteena da bihotzari hitz egiten uztea.

Poema guztiak euskeraz idatzi dituzu?

Gehienak bai. Batzuk itzuli egin dira erderara baina itzultzen direnean galtzen da, ez da esanahi berbera geratzen edota errima aldatzen da.
Pipitaki liburuan igarkizunak daude idatzita eta, Igerabidek batzuk irakurri eta gero, ikasleek asmatu egin dituzte erantzunak: behia, lapikoa, lapitza, mahatsak…






Mintzo naiz isilik, ahoa asko irekirik, entzuten nauzu begitik, mintzo natzaizu zeure eskuetatik… Zer ote?
Erantzuna: LIBURUA

Gure artean asmatutako poema bat (doinuarekin):

Bazen Mutrikun triku bat
Eta hondartzan izan zuen istripu bat
Sartu zitzaion arantza sudurzuloan gorantza
Haren medikua izan zen bixigu bat.
Limerickak eta haikuak ere aipatu ditu.
Limerickak poema arraroak dira, umore pittin batekin; normalean 5 bertsoko poemak izaten dira. Irlandan garatu zirela pentsatzen da; haikua, berriz, poema japoniarra da eta limericka baino laburragoa da.
Bukatzeko, ikasle eta irakasleen liburu batzuetan bere sinadura utzi zuen.

Eta oparitxo bat utzi zigun.




Ohore bat izan da Irusta eta Igerabide gure artean egotea. Eskerrik asko biei.
Proposatutako atazak:

1. Osatu Antton Irusta eta Juan Kruz Igerabideren liburu zerrenda.
2. Wikipedian osatu liburuen informazioa, oraindik bete barik dago eta.
3. Ipuinak eta ahokorapiloak grabatu eta argitaratu, ikasleek entzun ditzaten euren ekoizpenak. (Ideia hau Mertxek izan du. Hasiko gara opor ostean :) ok? )
4. Ipuinen gaiari jarraituz, asmatu ipuin bat eta aurkezpen bat prestatu, denen aurrean azaltzeko.
Irakurtzeari, bai.

Beste gai batzuk antolatu dira LIBURUTEGIAN, esaterako:
1. Geometria erakusketa, gai honetan sakontzeko.

Kristinak, liburutegian, oso lan erakargarriak prestatzen ditu gure ikasleen laguntzarekin:

1. Irakasleen argazki zaharrak bildu zituen eta joko polit bat asmatu ere. Ikasleek jakin behar zuten norenak ziren argazkiak. Gehienek asmatu egin zuten. Zein azkarrak diren Legardaldeko ikasleak!!

2. Irakurketarako zaletasuna pizteko asmoz, liburutegitik zuhaitz bat eskaini digute. Ezkerreko mezuan hauxe dio: "Zuhaitz honek zure hostoak behar ditu"


2. Gabonetako postalak. Erakusketa ederra prestatu zuen.

" Poema eder batek ez du mundua konponduko baina ederragoa egingo du behintzat. Salbuespenak salbuespen eta penak pen. "
Juan Kruz Igerabide

No hay comentarios: