2011-04-16

Korrika 17- Legardalde Herri Ikastetxea

Legardalde Herri Ikastetxean era ezberdinez gehitu gara Korrikara. Lehenengoz, Korrika Txikia ospatuz, maiatzaren 15ean, eskolan eta herrian zehar korrika eginez eta, larunbatean, gure kilometroan (2241). Bi ekintza hauetako une batzuk ikusi ahal dira atera ditudan argazkiotan. Gainontzekoak, eskolan ikusi ahal izango dira maiatzean.
2. HH3urtekoak


Korrika txikian eskola osoak parte hartzen du.
HH2-HH3 urtekoek eskola inguruan egin dute lasterketatxoa (hurrengorako gehiago).


HH4 urtetik gorakoek, berriz, ibilbideari ekin diote Mungia herriko kaleetatik, euskararen aldeko ekintza honetan parte hartuz, inguruko beste eskolakoekin.

3.HHkoak Arana Goiri Tar Sabin kaletik.

4. Larramendikoekin Korrikarako elkartuz.








Antolatutako ibilbidea futbol zelaian bukatu da. Berton eskola guztiek  bertsoak botatzen, korrikako aurtengo kanta abesten eta antolatutako beste ekintza batzuetan parte hartu dute.
5- Aupa gure antolatzaileak! (besteak beste)

7. Ikasle batzuk

Gaur, maiatzak 16, larunbata, Legardalde eskolako askok parte hartu dugu korrikan; izan ere, Kontxik hartu du lekukoa edo testigua Bidegorri ondoan dagoen biribilgunean, non 2241 Kilometroa jarrita baitzegoen, hain zuzen ere. Errelebua programatuta zegoen hirurak laurden gutxitan baina euskalakariak atzeratu egin dira minutu batzuk.
6. Kontxi eta Legardaldeko kilometroa.







Korrika joan gara "ttipi ttapa ttipi ttapa korrika" "Mungia ere euskararen alde" abestuz, Kontxik lekukoa zuelarik, Atxurizubiraino.

Hementxe dugu Kontxi, oso ondo lagunduta ;-), testigua hartzen duen une zehatzean. Azken argazki hau espero nuen baino hobeto atera zait; izan ere, testiguaren aldaketa gelditu barik egiten da.
Aupa Kontxi eta besteak!!!
Eta HEMEN ikusi ahal da Legarda 5B taldearen maisuak (Jon) sortutako bideotxoa Korrika Txikiari buruz. Ikusteak merezi du.

No hay comentarios: