2011-04-05

Antton Irusta Legardaldeko liburutegian

Antton Irusta Legardaldeko liburutegian on PhotoPeach
Antton Irusta Legardaldeko liburutegian on PhotoPeach

Iaz bezala, aurten ere Antton Irusta hurbildu da Legardaldeko liburutegira istorio ederrak kontatzera.
Bazen behin...
Aintzina...
Mungiako kaleko bazter batean...
Esan digu zein garrantzitsua den berarentzat idaztea eta zenbat gozatzen duen irakurtzen ipuinak, komikiak,...
Esan digu zelan egiten den liburu bat: idatzi, marrazkilariak marrazkiak egin , maketatu eta gero inprentara bidaltzen da.
Berak idatzitako liburu batzuk aipatu dizkigu: "Katxin", "Yasuke", "Yu Ling", "Luki barrabasa", "Tartalo, Mari eta herensugea", "Lamia eta basajaun", "Munduari itzulia 18 ipuinetan", "365 txiste", 365 igarkizun" eta abar
"Olentzero gabonetako ipuina" (pelikula) ere aipatu digu.
Konturatu gara nolako erreztasunez asmatzen duen bapateko istorio edo ipuin bat. Berton gure ikasle batzuk erregea, erregina, printzesa eta beste pertsonaia batzuk izan dira.
Galdera ezberdinak egin dizkiote:
Zure liburuetako pertsonaiak benetazkoak dira?
Ezagutu egin ditut batzuk.
Zenbat denbora behar duzu liburu bat idazteko?
Bi hilabete izan daitezke baina zatika.
Ez duzu telebista ikusten?
Noiz edo noiz, pelikulak ikustea gustuko dut
Zer egiten duzu inspiratzeko?
Txikitako laguna ateratzen dut eta neska polit batengan pentsatu :)
Zenbat liburu idatzi dituzu?
Hogeitamar bat.
Zein izan da zure libururik arrakastatsuena?
"Katxin" liburua esango nuke edo "Nuestro Athletic" (honetan protagonista Nerea da eta berak kontatzen du Athletic-eko istorioa)
Asko kostatzen zaizu liburu bat idaztea?
Asko kostatu zait igarkizunen liburua idaztea, besteak atera dira poliki-poliki
Hementxe dugu berak utzitako oparitxoa.
Beste gauza interesgarri batzuk geratzen dira esateke baina utziko ditugu hurrengorako...


Hain arriskutsua ote da irakurtzea? Ba al duzu eztenik? Ez? Ba, orduan, ez zaitez beldurtia izan, ausartu zaitez, eta...
ZATOZ GUREKIN IRAKURTZERA!!!!!


No hay comentarios: