2011-04-10

Aitor Aranarekin elkarrizketan

Gure ikasleak kazetari... 

Idazleari buruzko galderak:
1. Zenbat urte zenituen idazten hasi zinenean?
Hamazazpi urterekin “motorrak berotzen” hasi nintzen baina lehenengo liburua hogeirekin idatzi nuen.
2. Zergatik egin zinen idazle?
Alde batetik, txikia nintzela euskaraz oso gauza gutxi zegoen; bestetik, liburuekin lasaitzen naiz.
3. Zenbat liburu idatzi dituzu orain arte?
Pila bat; itzuli ere egin dut gaztelaniatik edo ingelesatik euskarara . Berrogeita bost bat izan daitezke.
Idazle batzuk idaztetik bizi gara. Horrek eskatzen du denbora eta liburu kopuru bat, 8-10 liburu urtero esan dezakegu. Ezin gara gehiegi luzatu liburu batekin, gainera liburu lodiak ez dira ondo saltzen; batzutan zenbat orrialde zeri buruzkoa baino gehiago begiratzen dute. Muga hor dago.
4. Noiz argitaratu zenuen lehenengo liburua?
1987an “Azkonarren laguna”
5. Noiz jartzen zara idazten?
Gauez idazten dut, batez ere, isiltasuna eta pakea dagoelako, ez trafikorik, ez telefonorik ez auzokorik. Gaua da ordurik onena idazteko; idazle gehienek, sortzaile askok, idazten dute gauez edo goiz goizetik.
6. Zenbat denbora ematen duzu liburu bat idazten?
Liburuaren arabera aste bete edo bi- hiru hilabete, liburuak lodiak badira.
Konturatu bazarete liburuak ez dira hasten lehenengo orrialdean; “Urtegi misteriotsua” , hain zuzen ere, zazpigarrenean hasten da eta 79. orrialdean bukatzen da. Letra ertaina dela esan dezakegu. Honetariko liburu bat eta ni bezalako gizon bat, aste betean buka daiteke liburua.
Libururik luzeenak “Amodioaren gazi -gozoak” edo “Etruskoak” 3-4 bat hilabete
7. Zein idazki mota duzu gustukoa idazteko?
Misteriozkoak eta beldurrezkoak; horrelakoak dezente idazten ditut.

Liburuari buruz:
Zergatik jarri zenion titulu hori?
Editoreek batzutan aldatu egiten dituzte izenburuak, oso jarrita daude gai honetan eta badakite izenburuak garrantzi handia duela, deigarria eta ekargarria izan behar du eta horretarako gomendatzen dute hainbat hitz: sekretua, maitasuna, misterioa, amodioa… Hasierako izenburua “Aitona berria” zen baina ez zen komertziala eta azkenean editoreak proposatu zuen “Urtegi misteriotsua”. Arrazoia zuen baina oso argi badaukat izenburu bat nahi dudala, ez dute aldatzen.
Nola inspiratu zinen liburua idazteko?
Hasteko, Oñatin bizi nintzen liburua idazten nenbilela eta Udaletxeak kanpaina bat atera zuen aiton-amonek adopzioaren alde. Nik ez nekien aiton amonek egin ahal zutela. Ideia ona iruditu zitzaidan eta erabaki nuen pertsonaia sartzea baina pertsonaia berezi samarra: altxor bilatzailea.
Bestaldetik inguruan bi urtegi zeuden eta bertan bainatzea debekatu zuten, jende dezente ito egiten zelako. Behin 10-11 urteko umea hil zen. Ikusi nituen suhiltzaileak eta umea ateratzen. Liburuan ez da deskribatzen une hori, gertaeraren aipamena baino ez da egiten, oso gauza tristeak dira. Normalean gertaera entretenigarriak kontatzen ditut.
Eta "ugarixutarrak" asmatzeko?
Munstroak erabiltzen direnean ez daude aukera asko: estralurtarrak, deformatuak (Quasimodo bezala) edo munstroak. Erabaki nuen erdi –gizakia. Ia aukera guztiak erabilita daude, Lakuko munstroa…
Hitza? Ba Oñati Gipuzkoan dago baina bizkaieraz hitz egiten da. Ugarixua erdi igela da, hortik ugarixutarrak.
Oso zaila izan zen liburua itzultzerakoan ugarixutar hitzaren itzulpena beste hizkuntzetara, izan ere, hizkuntza bakoitzak bere berezitasunak ditu. Orain dela bi urte erderatu zen .
Urtegi misteriotsua" hoberena dela esango zenuke? Bat aukeratzekotan?
Denbora asko daramat liburuak idazten eta gaizki atera zaizkit. Ez badira onak, ez ditut argitaratzen.
Bat aukeratzekotan zaila egiten zait baina “Urtegi misteriotsua”...  denbora pasa da eta asko mugitzen da. Hauxe aipatuko nuke. “Urtegi misteriotsua”, liburu zaharra da baina urtero urtero argitaratzen da eta saltzen da.
Ikerren arima, zergatik gelatinako arrautzan?
Arima non gorde daiteke? Nola jan daiteke persona baten arima? Zaila iruditu zaizu?
Zergatik jarri zenuen hasieran esaera zahar hori?
Txakurrak libre uzten badira elkarrekin txakurkeriak egiten dituzte, ardien kontra eta abar eta mutikoak elkarrekin aldrebeskeriak. Hori da, gutxi gora behera, esaeraren esanahia.
Liburu honetan mutilak hitz egiten du bere txakurrarekin, hau dela eta, pentsa daiteke burutik jota dagoela. 


Maisu-maistren galderak: 

Paperean edo ordenagailuan idazten duzu?
Idazkiak paperean, edozein tokitan idazteko baina itzulpenak badira zuzenean ordenagailuan.
Zer behar da itzulpenak egiteko? Gogoa, hizkuntza menperatzea?
Biak baina gogoa, bokazioa… idazle gehienak ez dira itzultzaileak. Itzulpen batetan batzutan diru gehiago irabazten da. Orijinala ez dakizu zelan joango den, aldiz, itzulpen handiak badira, soldata izan ahal da ziurtatuta.


Ikasleek egindako beste galdera batzuk gidoitik kanpo :)
Ideiak hartzen dituzu beste liburu batzuetatik?
Ez, txikitatik, 10-12 urtekin eta nerabezaroan mutil irudimentsua nintzen. Eskolan ilargian egoten nintzen eta azterketak gainditzeko arazoak nituen baina irudimentsua izanik ideia asko etortzen zaizkit; baina kontuz oso zaila da ez kopiatzea.
Zer da zailagoa euskaratik gaztelaniara itzultzea edo gaztelaniatik euskarara?
Erderatik euskarara itzultzen ohitu gara, euskaraz gutxiago idatzita dagoelako edo, baina gaztelerak badauzka bere trikimailuak.
“Zeruko mezulariak” itzuli nuenean gaztelaniara, editoreak esan zidan: “Aitor esto está en castellano de San Sebastian” eta egia da gure erdaran euskarakada dezente dago eta ez gara konturatzen. Kanpokoek ikusten dute. Adibide bat: IBILI aditza oso aberatsa da: erabiltzea, aritu, ibili, denbora pasatu…
Gogoratzen naiz testu batean jarrita zegoela: ibaian ibili ginen edo halako zerbait eta itzulpenean jarri nuen: anduvimos en el río eta esan zidaten ibaian ezin dala ibili, ugeri egin baino.



Idazlearen beste berba batzuk:
IDAZLEOK ez dugu paperetan sinatzen arrazoi bigatik:
1.- Idazleen elkarteak gomendio hori ematen du. Idazleok lana hartzen dugu sinatzen, eta gero aurkitzen ziren paperak kanpoan botata.
2. Liburuetan, bertan sinatu ezkero, liburuaren balioa handitu egiten da.

No hay comentarios: