2011-03-11

Scratch

Scratch-ekin jokuak, animazioak, arte ekoizpenak, istorio interaktiboak eta abar programatu ahal dira. Maila goreneko gaitasun intelektualen garapena sustatzen du.
Edutekan gehiago irakurri ahal da erreminta honi buruz.
Instalatuta dagoenez eskola 2.0ko minieramangarrietan eskolako  6.mailako ikasle batzuekin  lantzen hasiak gara eta, pertsonalki, emaitza harrigarriak ikusi ahal izan ditut.


Eusko Jaurlaritzako web orrian, Scratch programarekin lehenengo pausoak azaltzen dira:
Enekoren blog honetan" Magisteritza " beste argibide batzuk ditugu.


Hementxe ikus ditzakegu sarean aurkitutako proiektu batzuk eta hona hemen Pablo Garaizar, txipik, egindako aurkezpena:

2 comentarios:

Borja del Río dijo...

Ba... asi lagunok!
Laister bilbon SCRATCH EGUNA ospatuko da. Maiatzaren 21ean izango da eta Alhondiga Bilbaon egongo gara. Info gehiago www.scratcheguna.eu

Paki Pajuelo dijo...

Kaixo, Borja

Eskerrik asko eman duzun informazioagatik.