2010-02-03

kurubioa










Gure eskolako pertsonaia kurubioa da.



Euskera eguna ospatu genuenean ikasleek marrazki politak egin zituzten, talde bakoitzak berea.
Pertsonaiarekin lelo bat doa: Euskaraz zirt-zart.
EDESTIA: IRAKASLEA ETA KURUBIOA (Giovanni Mosca)


Irakasle batek ikastetxetan irakasten ez diran iakintza eta ikaspideak bear izaten dauz batzuetan.
Ogei urtegaz, irakasle ordezko izentapen agiri bat sakelean nebalarik eta, biotza, estu, taupaka, zuzendu nintzan izendatua netorren ikastetxera, eta, zuzendariaz berba egiteko gogoa agertu neban.
Nor zaitugu? —itaundu eustan idazkarimeak—.
Ordu-garai ontan, zuzendariak, irakasleren bat edo izan ezik, ez dau iñor artzen.
Irakasle barria nozu —erantzun neuntsan— agiria erakutsiz.
Marmarka sartu zan idazkarimea zuzendariaren idazgelan. Au atara zan, begiratu bat egin eustan ta, kopetea zimurtu eban.
Zer barraban gertatzen yako Ezikuntzako Saillari? —ots egin eban—. Orain mutiko bat bialtzen dauste, nik goitik-beerako gizon egin gogor bat bear dodanean, berrogei astakirten orreik mentzeko. Birrinduko dabe! Beriala konturatu zan on ez zala niri adorea emoteko erarik onena eta, irriparrez, sorbaldan laztankiro jo nindun, eta, abots legun gozoz, esan eustan: Bete al dozuz ogei urte? Amesei urteko itxurea dozu. Ziur zagoz DANTE ALIGHIERI eskolarako izendatua izan zarala?
Agiria emen daukazu —esan neban— eskura emonik neure izentapen agerpena.
Iainkoak zaindu zagizala —esan eustan zuzendariak—. Oraindik iñor ez da duin izan mutiko biurri auek menera ekarteko. Berrogei deabrukume, armatuak eta eratuak, Guerreschi deiturazko baten buruzagitzapean. Azkenengo maixua, irakaslea, entzute aundiko agurea bera, beren zorroztasunagaitik, emendik, aldatze eskabidea egin ondoren, atzo aideegin eban, negar-malkoak ixuriz.
Ori esanaz gero, aide banatara ikasgelak eukazan arteka batetik eroan nindun. «Auxe da» —esaneban zuzendariak—, gelditurik 5-C ikasgelaren atean; ez zan makala gela barruan zebillen astrapaladea: oivak, karraxiak, berunezko peloten takadea olbeltzean, abestiak, eta narrasturiko maien krakadak.
«Uste dot barrikadak jartzen ari dirala» —esan eban zuzendariak.
Besoan ikutu bat egin eustan eta bakarrik itxi nindun, an, 5-C ikasgelaren ate ondoan. Urte bete osoan, lanbide onen zai egon ezpanintzan eta, nire sendiak eta, nik, izan ezpageñdun ainbesteko diru bearrik, laster aide egingo nuan bai andik. Ordea, edegi nuan atea eta sartu nintzan.
Bat-batean sortu zan ixiltasuna. Atea itxi eta urreratu nintzan neure maira. Berrogei mutiko, begira-begira neukazan meatxuz.
Kanpoko aldetik aizeak astintzen ebazan zugaitzen abarrak leioko leiarren kontra.
Ukubillak estutuz, txitik ez esateko adorea artu eziñik negon. Berba bat esatea naiko izango zan, uneatako geltasuna apurtzeko.
Beraz, ona zan apur bat itxoitea. Gertaerak ez ziran zertan aurreratu. Mutillak niri begira tenean iarraitu eben, betoskoz, eta, nik be, begirik ez neuntsen kentzen, ezitzalle bati dagokion lez. Laster konturatu nintzan buru egiten ebana Guerreschi zala. Jarrita zegon lenengo errenkadan. Mutiko txiker bat zan, kaskamoztuzko uleaz; agin bi falta yakozan eta, aren begiratua illuna zan. Urresagar bat erabillan aldatuz, esku batetik bestera, eta, aurpegira begiratzen eustan betoskoz, adi. Eldu zan garaia.
Karraxi aundi bat egiñaz, eskumako eskuan urresagarra gogor eutsita zeukalarik, besoa bat-batean atzeratu eta, jaurti eustan indar guztiaz. Burua apur bat aldebateratu neban eta urresagarra nire atzeko aldeko orman brintzatu zan. Bearbada a izango zan Guerreschi'k lenengo biderrez uts egindako arrikadea. Eta, nik, arrikada on ez artzeko burua apur bat aldebateratu, besterik ezer ez neban egin.
Su eta, gar, irakitan, Guerreschi zutundu zan eta, niganantza zuzendu eban beren goma gorridun tiragaillua, txistutan bustiriko paperaz egindako pelota antzekoz gertua. Ia, erdi batera, beste 39 mutikoak be, zutundu ziran eta, niganatu ebezen euren gomaaruntezko tiragailluak; gorriak ez, ba, margo on bakarrik buruzagiai yagokona da.
Oraindik leioko leiarretan zugaitzen abarrotsa nabaitzen zan. Burrunbada ost bat zala iruditu yatan eta, alaxe zan, gero nabarmenago nabaitzen zalarik alango ixilgune atezuan. Kurubio bat sartu zan gelan.
Guerreschi'k ez ebazan begiak nigandik aldetzen, baiña, tarteka, begirada bat edo beste zuzentzen eutson kurubioari. Nabarikoa zan mutikoaren barruan sortu zan zer-egingozko burrukea: Zein izango zan aukeratua?: Irakaslea ala mamorroa?
Ondo baiño obeto nekian bai, zein atsegingarri izaten yaken mutillei olako mamorroakaz jostatzea; mamorroa ia, urtena zegon eskolatik eta, ni be, ezin nintzan geiago ezeren ardura barik, geldirik egon, ezer ezbalitz lez, kurubioaren aurkezpenaz.
Bat-batean esan neban:
Guerreschi (mutikoa izu-ikaratu zan, arrituta nik nundik edo zelan ete nekian bere izena): uste dozu zure tiragaillu orregaz kurubio on ilteko trebea izango zarala?
Zergaitik ez? —erantzun eban.
Kuxu-muxuzko marmara bat zabaltzen asi zan ikasgelako areto barruz. Tiratzailleak, nigana zuzendurik egozanak, beren atezua galdu eben, eta, begirada danak Guerreschi'gana zuzendu ziran, eta onek bere maia itxi eta kurubioari tiratu eutson. Baiña, paperezko bolatxoa argontzi baten kontra estekatu zan eta, kurubioak alaikiro, egazean jarraitu eban.
—Emoidazu tiragaillu ori —esan neban.
Paper zatitxo bat agoan xeaturik, bolatxo bat egin neban eta, kurubioari zuzendu neutson Guerreschi'ren tiragaillua.
Tirokada artan zegon nire salbapena edota nire entzutea.
Gogoratu egizu —esan neutson neure buruari—, eskolan egoten ziñanean, beste iñork ez zeukala zuk aiñako trebetasunik kurubioak ilteko. Tiratu neutson. Une artantxe bertan, amaitu zan durundo-otsa eta, nire oñetara ilda jausi zan kurubioa.
«Guereschi'ren tiragaillua daukat» —esan neban, tiragallua, eskuan iasorik, goi. «Orain besteak ekarri egidazuez.
Entzun nebazan kuxu-muxu batzuk, baiña, asarrezkoak baino geiago mireskundezkoak ziran; arriturik itxi nebazan eta, banan-banan, buru makur, nire maira urbildu ziran eta an geratu ziran berrogei tiragailluak.
Garrantzirik emon barik, ezer gertatu ezbalitz lez, esan neban: «Asi gaitezen ba, aditzakaz». Guerreschi, olbeltzera!».
Jaurti neutson gredea eta asi nintzan astiro esaten: «Ni naiz, zu zara, bera da...»
MUNIATEGI'tar Sabin'ek euskeratua.
(Gaztelerazko «Selecciones» aldizkaritik jasoa)

No hay comentarios: