2011-11-26

Bertsolaritza "Ai Zapotxin"


Bertsolaritza
BERTSOLARITZA (Agrega)

Eskola honetako proiektuen artean Bertsogintza lantzen da.
6. mailakoak hainbat saiotan  Unai Ormaetxearekin bertsoak abesten eta sortzen egon dira. Lan oparoa egin dute. Hona hemen berak utzitako txostentxoa:

Unai Ormaetxea naiz. Zornotzakoa. 37 urte ditut eta jadanik 15 ikasturte egin ditut bertsolaritza eta ahozkotasuna klaseak ematen Bizkaiko eskolatan (publiko, pribatu…) irakaskuntza arautuan.
Gehienetan 6. mailan ematen da proiektua, baina 5. mailatan ere hasten dira batzuk (kurrikulumean 3. zikloaren eskakizuenei kasu eginez), eta aitzindariak ere izan gara ahozkotasuna ikastetxeetan lantzen, batez ere DBH 1ean.
Ahozkotasuna lantzeko premia dago eskola guztietan eta bertsolaritzak horretarako erreminta guztiak ditu; dena dela, beste material pila batekin osatu dugu gure materiala, honela, irakaskuntza osatu bat lortuz, musika transmizioa, sorkuntza… bermatuz.
Jolargarria eta emankorra deritzogu gurea! Hargatik hainbeste urtetako atxikimendua elkartearekiko eta proiektu honekiko.
Azken notizia batek ere bermatzen du gure lana. Hezkuntza Sailak material onenari saria eman berri digu, beraz horra, gure bermea.
Baita irakasle taldean ere, izan ere, danok gaude lizentziatuak irakaskuntzan eta gainerako kursillo osagarriak emanda ere, gela baten ematen diren errealitate guztiei aurre egin ta "jantzita" egoteko. Partikularki nire berri gehiago bestela, sarean izango da.
EGINDAKOA IKASTAROAN
"Ama begira" zazu ta "Ikusi nuenean" kantuekin bertsolaritzaren oinarriak tinkatu ditugu, ia ai beraiek konturatu barik danak harian sartuaz, sortuaz.
Hurrengo bi kantuekin "furra-furra" ta "Ai zapotxin" ekoizpenak egin ditugu, eskolarako baliagarriak direnak, euskararen eguna zein bertako edo beste eskolekin egiteko ekitalditan erabiltzeko.
4 kantu hauekin bukatzeko, "lauko txikia"(neurri hortakoak direlako) deitutakoekin amaitzeko azken lan bat egin dugu "Bilintx"en bizitzari buruzkoa. Modu hontan bertsolari zahar baten bizitza entretenigarria ikasiz eta bide batez bertso- komiki bat sortuz, azken lan- ebaluaketa osatuz.
Ta azken egunean, beste neurri batzuk daudela ikusteko lauko handitan "aita-semeak" kanta dogu, lauko handi bat osatu, ta Bilintxekin bezala "txirrita"ren bizitzaren gainean eginiko beste bertso-komiki batekin bukatu.
Uste dut lan ona egin dela, oinarrizko jakintzak gustuz bermatuz, jolastuz, ondo pasatuz ta sortuz, haserako helburuak bete direlarik.
Eginikoa hor dago dena dela, irakasle bakoitzak segida eman diezaiokelarik proposamenari.

Uste dugu lan BIKAINA egin dela Unairen partez (oso ona zara, Unai!) eta eginikoaren zati bat hemen dago.
Segida emango diogu bere proposamenari, zer esanik ez, baina zaila da berak bezain ondo egitea.



Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Ohetik jaiki behar
goizero goizero
berriro ohera nahi
pixa egin ta gero.
Gosaldu eta bizkor
goaz eskolara,
idazmahaien gainean
lokartuko gara.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Jolasordua labur
ta klasea luze
horretan dugu mundu
aldrebesa hauxe.
Bagoaz jantokira
bazkalordurako
ta beti jaten dugu
gutxi eta txarto.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Bazkaldu eta gero
berriro klasera
amaitzeko ordua
helduko ote da?
Hainbeste irakasle
hainbeste tutore
libre libre utziko
bagintuzte hobe.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Eskola bukatuta
solfeo ta inglesa
horiek baino hobe da
igandeko meza.
Gauean eskolako
lanak etxerako
nik denbora gehiago
nahi dut neuretzako.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Aita ta amarekin
gero afaria
janari ona baina
atzoko ogia.
Afalostean pizten
dugu telebista
nik nahiago topera
jarri conpact disc-a
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Logalea heltzean
ohera bagoaz
bi begiak itxita
hankak elkar joaz.
Ohean etzan eta
egin dugu amets
aurtengo oporrak bihar
bertan hasi baietz!
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.
Ai Zapotxin
Ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin.

No hay comentarios: