2011-04-02

Landetxo Goikoa

MUNGIARRA aldizkarian, otsailaren alean (38 zkia), baserriari buruzko artikuluan eta udalaren beste argitalpen batzuetan informazio hau daukagu, laburtuta:

Landetxo Goikoa XVI.  mendearen hasierako baserria da. Europan dauden herri arkitekturako arrasto apurretakoa dugu. Ez da erlijio-eraikina ezta jauntxoen etxea ere eta haretx egurrez dauka eginda bere egitura nagusi; hau berezitasun garrantzitsu bat da.
2007ko abenduan, Landetxo Goikoa Olentzeroren Baserria proiektua martxan jarri zen Mungian. Harrezkero  ehun mila bisitari, gutxi gora behera, egon dira. Proiektuaren emaitzarik garrantzitsuenetariko bat izan da gure kulturaren eta mitologiaren arloan egin den bilketa eta ikerketa lana: Olentzeroren irudi sendoa, euskal baserria eta berari lotutako sinismenak eta pertsonaiak … Zabalkunde hau euskaran oinarrituta, Mungia herriak  euskararen alde egiten duen apustuagatik. 
Geuk ere, Legardalden,  erronka honi gogotsu heldu diogu.
Olentzero- Mitologia (Kabalgata 2010- Mungia) on PhotoPeach
Olentzero- Mitologia (Kabalgata 2010- Mungia) on PhotoPeach

No hay comentarios: