2010-02-28

Kirolariak


2010/02/21

2010eko otsailaren 21ean, 4. mailako ikasleak bere tutoreekin jantokian egon dira kirolari batzuen hitzaldia entzuten, geletan lantzen diren gaiak borobiltzeko, ikasleak motibatzeko eta beraien esperientziak azaltzeko. Aurten gaia "lokomozioa aparatua" izan da (hezurrak eta giharreak) eta kirol bakoitzean gehien lantzen diren giharrak, giharren lesioak, elikadura eta beste hainbat gai azaldu dizkigute.






M. Karmenek egin du aurkezpena. Kirolariak hauexek izan dira: Idoia Landaluze, Ibon Larrazabal eta David Bustamante.


Idoiak Gimnasia erritmikoa eta aerobic irakasten du, Ibon futbolaria da eta Davidek, (“Zuku”), surf txapelketetan parte hartzen du.
Idoia, gainera, orain bederatzi urte Euskal Herriko selekziokoekin txapeldunak izan ziren.

IDOIAk hitza hartzen du lehenengoz eta gauza inportanteak aipatzen ditu kirola eta elikadurari buruz.
Kiroletan beroketa oso garrantzitsua da eta apurka- apurka egin behar da. Ezin da kirola egiten hasi berotu barik. Lehenago egiten da beroketa orokorra eta gero gihar espezifikoena.
Gimnasia erritmikoan gihar guztiak lantzen dira: aduktorea, kuadrizepsak, abdominalak ...
Ariketak bukatutakoan, muskuluen edo giharren luzaketa egin behar da.
Denetarik eta ondo jan behar da gorputza ondo funtzionatzeko: barazkiak, frutak, arrautzak, arrainak… Gorputzari eman behar zaio behar duena era orekatuan. Adibide bat ipini zuen: Diesel behar duen auto bati gasolina botatzen bazaio, apurtu egingo da.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Gihar_sistema
IBON futbolaria eta irakaslea da; Idoiak bezala esan du denetarik jan egin behar dela, elikagai bakoitza neurrien arabera. Gomendio bat eman du: "Gusteu ez arren, sasoi bakoitzekoa jan behar da, onena delako; esaterako, tomateak udan, laranjak neguan..."

Elikadura zaindu behar da.
Kirola egiten den bitartean, ura edan behar da, zeren eta izerditik likido asko galtzen baita. Ez badugu ur hori berrizten, giharrak apurtu ahal dira eta lesioak sor daitezke.
Jan behar diren elikagaiak, besteak beste: pastak, bitaminak (tiroiak ez edukitzeko)...








Zein muskulu lantzen dira futbolean??Batez ere hankatakoak: tibialak, bikiak, kuadrizepsak, iskiotibialak...
Oreka lortu behar da giharren artean: gerritik gorako muskuluak eta gerritik beherakoen artean. Ez da komenigarria beheko muskuluak oso landuta edukitzea eta gorakoak oso gutxi, oreka bat egon behar da.




DAVIDek esan du era asko dagoela beroketa egiteko: artikulazioak mugitu, gerria, belaunak, sorbalda… berotu eta luzatu.
Pozik eta zoriontsu bizitzeko beharrezkoa da gorputzaren osasuna.





Ez da ahaztu behar jaten dugula elikatzeko.
Surf kirolerako birikak oso ondo mantentzea txit garrantzitsua da, ur azpian arnasa hartu barik egon behar delako. Bihotza ere oso landuta egon behar da, erritmo onean ibiltzeko; odolagaz oxigenoa joaten da eta oxigeno barik, burua ez da konzentratzen.







Kirol honetan konzentrazioa ezinbestekoa da.

Ume batek galdetu dio: Zergatik zaude ortozik?
Erantzun du ohituta dagoela uretan eta areetan ibiltzen eta oinak larregi
berotzen direla zapatiletan sartuta. Oso pertsona bitxia benetan!!!














Surf kirolari buruz bideo bat ipini digu eta asko gustatu zaigu.

Beroketa dela eta, Idoia eta David, berotu eta gero, jantokiko eskenatokian “espagala” egiten ausartu dira. Umeek asko disfrutatu dute irtenaldi horrekin.





Bukatzeko ikasleek lore batzuk eskaini dizkiete kirolari guztiei eta haiek sinatu diete paper edo koaderno batean.







Eskerrik asko hiru kirolari hauei bere esperientzia eta alaitasuna gurekin konpartitzearren.

Tutoreek aldizkaritxo bat prestatu nahi dute; horretarako PUBLISHER programa oso egokia da. Office 2003 edo 2007 an dago. Programa honen bitartez, artikuluak idatzi ahal dira, argazkiak txertatu... Emaitzak oso erakargarriak izaten dira.
Software askeko bertsioa SCRIBUS da, kode zabalekoa (OpenSource) eta gainera doakoa.
Hemen duzue tutorial on bat:
Scribus

Gehiago sakontzeko, prentsa tailerreko koaderno hau irakurri eta aplikatu ahal da:


Hau lana egin dutena 4. mailakoek!!!





Hurrengo pausoa izango litzateke aldizkaria edo egunkaria argitaratzea bertsio digitalizatuan; horretarako, lehen aipatu dudan errekurtsoa erabili ahal da, ISSUU hain zuzen ere. Pdf fitxategia igon eta gero, liburu gisa agertzea aukeratzen da.
Scribd-era ere igo ahal dira dokumentuak. SCRIBD Web2.0ren erreminta bat da eta formatu desberdinetako dokumentuak igo daitezke: word, excel, pdf, ppt...
Lehenengo eta behin erregistratu egin behar da, jakina: Sign up
Ingelerarekin arazoak ditugunontzat, zorionez, itzultzaile on bat dugu :)
































2010-02-13

Eskola 2.0- Web 2.0

2010/03/07

JARDUNALDIAK
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Eskola 2.0 proiektua hedatzeko jardunaldi bat antolatu du datorren asteazkenerako (martxoak 10), Bilboko EITBren multibox aretoan edo egoitzan.
Parte hartzeko interesa dutenentzat, Hezkuntza Sailburuordeak gonbidapena luzatzen du eskoletara.
Plazak mugatuak direnez, aurretik eman behar da izena web orri honetan galdekizuna betez:
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/formulario_eus


Ez joatekotan, jardunaldia jarraitu ahal da helbide honetatik: http://www.irekia.euskadi.net/

edo deskargatu honetatik:
https://www.irekia.euskadi.net/eu/ma/news/1197-eskola


Ospakizunaren multimedia edukiak deskargatzeko alta eman behar da IREKIAN:
https://www.irekia.euskadi.net/eu/ma/session/new


Jardunaldiaren egitaraua:


9:00-9:30 : Akreditazioak
9:30-10:00 : Isabel Celaá Diéguez.
10:00-11:00 : Alfons Cornellá. Infonomia.
11:00-11:30 : Galderak eta eztabaida.
11:30-12:00 : Atsedenaldia
12:00-12:30 : Narcís Vives. Itinerarium.
12:30-13:00 : Carlos Crespo. "Eskola 2.0 Planaren online baliabide didaktikoak".
13:00-14:00 : Ikasgeletan eduki digitalen bitartez ikasteko ereduak:


  • Pere Marques - Katalunia
  • Ana Garate - Euskadi
  • Fernando García Páez - Andaluzia
14:00- 14:15 : Jardunaldiaren amaiera.
Hurrengo esteketan jardunaldiaren bideoak ikusi ahal dira:
IREKIA edo HEZKUNTZA


@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@@
2010/03/02


FORMAKUNTZA


IKTetan prestatzeko apirilean ( 14- 28) eta maiatzan (12- 19) Maite Goñi irakaslea etorriko zaigu Legardalde Herri Ikastetxera.


http://www.euskaljakintza.com/


POSTER MULTIMEDIA
(Multimedia- Posterren aplikazio didaktikoak konpetentziak garatzeko. Poster multimedia baten sortze lana)

HH eta LHko ikastetxeetako irakasleei zuzendua da B07an Marije Uragak antolatutako hamar orduko ikastaro hau.
"Poster multimedia ikasgelarako Web 2.0ren baliabide oso egokia eta erakargarria da. Mota askotako multimedia elementuak eduki ahal ditu: audioak, bideoak, estekak... Edozein mailatan aplikatzeko gai da, eta posterrak sortzea eta erabiltzea oso erreza da, horregatik baliabide bikaina da irakasleentzat zein ikasleentzat."

Ikastaroa egiteko hiru aukera daude:
Ordutegitik kanpo: 17:00etatik- 19:30era, martxoaren 2, 9, 16 eta 23an, B07an
Ordutegi barruan: 15:00etatik-17:30era, martxoaren 3, 10, 17 eta 24an, B07an
Ordutegi barruan: 15:00etatik-17:30era, martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean, B07an

INFORMAZIOA:
http://marijeuraga.glogster.com/multimedia-posterrak-ikastaroa/


IZEN-EMATE ORRIA : Inskripzioa egiteko esteka honetan klik egin eta eskatutako datuak bete: https://spreadsheets.google.com/viewform?hl=es&formkey=dGpjU0YwTXM2b3V3SDR4eFZpMmszTEE6MA

Lehen Hezkuntzako Blogean, ere, deialdia ikus dezakezue eta izen-emate orria bete: http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/


IZENA EMATEKO EPEA OTSAILAREN 26AN BUKATZEN DA.

Anima zaitezte teknologia berriekin!!!
Eta nik, pilpilean dagoen gaia aukeratu dut lehenengo posterra egiteko.
Eskola 2.0 PAUSUKA PAUSUKA http://kurubioa.glogster.com/20-pausuka/





Praktika berritzaileak Hezkuntzan









Aratusteak



Desfileak prestatzen...







Ba al dago munduan Legardaldekoak bezalakorik??? Zelako indarra elkarlanean jarduteko!!!
Aratusteak heldu dira. Aurten otsailaren 12an ospatu dira eskolan. Herrian zehar irteteko plana eginda zegoen baina eguraldiak ez du utzi; elurra eta hotza egin du. Dena dela, eskola barruan ekintza desberdinak antolatu dira: desfileak, dantzak, erraldoiak... hamaiketakorako txokolatea eta bizkotxoak, eta txutxu trena ez da falta izan, urtero bezala.
Umeak denetariko mozorroekaz jantzita agertu ziren, irakasleok, berriz, lapurrak ginen: beltzez jantzita, eskularru zuri zuriak, txapela laukiduna eta poltsa bat lepoan "lapurtutako gauzekin".


Laura, gure lankidearen abotsaz grabatutako kantak entzuten ziren leku guztietatik: aterpean, eskola barruan, trenean...

SALTO SALTOKA





Salto saltoka, dantza dantzaka
Legardako umeak hemen goaz
Salto saltoka, dantza dantzaka
Mungiako herria alaitzera,
inauterietan aa, aa
Legardakoak aa, aa
errege, printzesa, katuak, lamiak
inauterietan aa, aa
mozorroekaz aa, aa
pailazo, loreak, saguak, magoak
inauterietan aa, aa
Legardakoak aa, aa
Zirkoa bezala desfilean goaz
Salto saltoka, dantza dantzaka...

MUGI ZAITEZ





Mugi zaitez aurrera ta atzera
Mugi zaitez gora eta behera
Ondo pasa gurekin batera
Mugi zaitez mugi zaitez
Zatoz dantzatzera
Mugi zaitez mugi zaitez
zatoz dantzatzera

LEGARDA BIZIRIK



Legarda Legarda
Legarda bizirik
Gu gara etorkizuna
Mungiako geroa
Pozik datorrena.
Mungia euskalduna
Mungia laguna
Denona ta denontzat
Guk nahi dugun herria
Egingo duguna.

ARTILLERO




Artillero dale fuego
Eskontzen zaigula pastelero
Eta zeinekin eta norekin
Praisku mozkorraren alabakin
Eta zeinekin eta norekin
Praisku zikinaren alabakin.

SANBA



Kanta ta kanta ta kanta
Mungiako gau argietan
Dantza ta dantza ta dantza
Mungiako inauterietan

SANBA SANBA SANBA OLELE
KON LA KABEZA KEBRADA
SANBA SANBA SANBA OLELE
KON LA KABEZA KEBRADA

Tomasa gurea muturrez aurrera
Tomasa gurea muturrez aurrera

ARATUSTE



Aratuste Aratuste
Mungitarrentzat egun hobarik ez
Marrau atorra zuri jakaz
Buruan pañuelo sedazko ederrakaz,
Aratuste, Aratuste
Tostada egunak ederrak honeixek
Harek jan eta, neskak hartun ta
Plazara dantzan iluntzerarte.
Baita atso zarrakaz
Goiko kalian ziri ta zara
Arrasta ezinik gure elorrijua
Harek ziren ARATUSTIAK
Aratuste, Aratuste...

BEHIN BETIKO



Behin betiko behin betiko
Sinple bezain tinko
Ez dugu etsiko
Behin betiko, behin betiko
Sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto.
Etxean eta kalean
Berdin berdin jolasean
Eskolan lanean
Tristuraz eta pozean
Dakitenek erabiliz
Ez dakitenek ikasiz
Herri bat osaturik
Euskaraz nahi dugu bizi

Hasi etxetik eta kalera
Hasi kaletik eta etxera
Martxan jarri da lege berri bat
Euskaraz Euskalerrian.

MUNGIAKO TRENA



Hemen noa gozo gozo ni trenean
Mungirantza egun ona pasatzen
entzun dot Legardararte heldu ezkero
Lagun onak seguru ez direla faltatzen
AI! TRENAREN TXUKU TXA
AI! TXUKU TXUKU TXA
ZEIN ONDO NABIL NI
AI!MUNGIAKO TRENAN (2)
Legardara iritsi naiz ta ikusi dot
matrikulatzeko epea dagoela
eskola herritarra eta plurala
lagun onez betea eta gainera euskalduna
AI! TRENAREN TXUKU TXA
AI! TXUKU TXUKU TXA
ZEIN ONDO NABIL NI
AI!MUNGIAKO TRENAN (2)

Agate Deuna


Otsailaren 4ean Agate Deuna ospatu genuen eskolan. Ikasleak eta maisu-maistrok, herrian zehar, baserritarrez jantzita abesten joan ginen. Udaletxearen aurrean abestu eta Alkatea agurtu ostean, Matxin enparantzan txokolatea edan genuen.
Hirugarren ziklokoak Olentzeroren baserriraino joan ginen abestera. Barruan pertsonaia mitologikoak ikusi genituen: Tartalo, lamiak...

Hona hemen gure KURUBIOA kantatzen.

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
Legardako ikasleak,
igaz lez hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak.

Zorion etxe hontako danoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten barritzeko asmoz.

Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dogu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.

Orain bagoaz alde egitera
agur deutsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
osasun onagaz bizi... IEUP!!!!

2010-02-12

Webquestak

Webquestak euskeraz lantzeko orri interesgarriak ikus ditzakegu, hona hemen batzuk, besteak beste:

http://www.phpwebquest.org/euskera/procesa_index_autor.php


http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/WebQuest-ak_euskaraz


Elikadura osasuntsua


Euskal Mitologia


WEBQUEST/EZAUGARRIAK


I. Webquestak ezaugarri bereziak dituzten web orriak dira
II. Informazioa bilatzeko Internet erabiltzen duen jarduera.
III. Ikerkuntza-jarduera gidatu bat da, era egokian nabigatzeko
IV. WQak denbora ondo erabiltzen laguntzeko diseinatuta daude.
V. Helburu nagusia informazioa tratatzea da, ez bilatzea.
VI. WQen bidez, informazioa prozesatzeko trebetasunak gara daitezke.
VII. Goi-mailako jarduera kognitiboak sustatzen dira: analisia, sintesia eta ebaluazioa, besteak beste.
VIII. Curriculumeko edukiak jorratzeko balia daitezke.
IX. Gehienetan, ikasleek taldean lan egiten dute, eta taldekide bakoitzak eginkizun bat izaten du .
X. WQestak sortzeko tresnak:
http://www.aula21.net/Wqfacil/euskeraz.htm
XI. WQek oso egitura landua daukate, informazioa egoki tratatzeko eta prozesatzeko:
Sarrera: Ikasleei ebatzi beharreko auziak aurkezten zaizkie eta labur esplikatzen da nolakoa izango den prozesu osoa.
Ataza: Ikasleek zer emaitza lortu behar duten azaltzen zaie. Galderen erantzunak ez dira sarean zuzenean aurkitzen.
Prozesua: Ataza egiteko urrats guztiak deskribatzen dira, banan-banan, eta bakoitzari dagozkion estekak eskaintzen dira
Baliabideak: Ataza egiteko lagungarri diren web orriak edo esteken zerrenda.
Ebaluazioa: irizpideak azaltzen dira, ikasleak erraz ulertzeko eran.
Ondorioa: Esperientzia laburbildu eta gogoeta egiten da.

ALTXOR BILAKETAK
1. Gai espezifiko bat era erakargarrian lantzeko erabiltzen den jarduera mota bat da.
2. Informazioa bilatzeko Internet erabiltzen duen jarduera, era egokian nabigatzeko.
3. Galdera batzuk dira abiapuntua.
4. Oso eraginkorrak dira informazioa bilatzeko trebetasunak garatzeko
5. Erakargarriak dira ikasleentzat
6. Altxor-bilaketen bidez, curriculumeko gai zehatzak jorra daitezke
7. Web orrietan informazioa bilatzeko trebetasunak eta prozedurak landu daitezke.
8. Hainbat galdera aurkezten zaizkie ikasleei, web orrien zerrenda batekin batera. Web orri horietaz baliaturik, galderen erantzunak aurkitu edo ondorioztatu behar dituzte.
9. Taldeka edo banaka egin daitezke.
10. Altxor bilaketak sortzeko tresnak:

http://www.aula21.net/cazas/index.htm

11. Altxor-bilaketa gehienen egiturak honako
atal hauek ditu:
Sarrera: Lana deskribatu eta nola egin behar den azaltzen da ikasleen interesa piztuz.
Galderak: Xede espezifiko baterako irakurketa bultzatzen duten pentsatzeko trebetasunak sustatu behar dituzten galderen zerrenda.
Baliabideak: Erantzunak aurkitzeko erabil daitekeen esteken zerrenda.
Galdera garrantzitsuena: Batzuetan, jarduera amaituta, galdera nagusi bat egiten da, aurreko galderei erantzutean ikasitako guztia uztartzeko. Erantzuna ikasitako guztiaren sintesiaren emaitza izango da.

WEBQUEST eta ALTXOR BILAKETAK topatzeko eta informazio gehiago lortzeko orri interesgarriak:

http://www.proarabatic.org/webquest/WebQuest_eusk/indexeus.htm


http://www.elkarrekin.org/node/3295


WebQuesta sortzeko orientabideak:

http://tallerwebquest.wordpress.com/


Agenda21 eta Zientzia proiektua

IKASTAROA: Landare bioaniztasunari eta kutsadurari buruzko ikerketa proiektua.

Lehen Hezkuntzako Irakasleei zuzenduta dago. Emaileak Txema Becerril, Landare Fisiologia Katedraduna, (EHU) eta Ana Sofia Gutiérrez, BH Aholkularia, dira.

DATAK, TOKIA ETA ORDUTEGIA:
Martxoak 4,8, 11 eta 15 Legardalde Herri Ikastetxean (Mungia). Ordutegia: 16:30-18:30.
Hizkuntza: Gaztelaniaz

HELBURUAK:

LHko gelan ikerketa lana bultzatzea.

Metodo zientifikoa lantzea.
Proiektuaren garapena irakasleekin konpartitzea

Esperientzia trukaketa eragitea

Zientzia proiektuetarako beste ideia batzuen garapena sustatzea.

GAIA:Kutsadura eta Biodibertsitatea.

EDUKIAK:

1. Metodo zientifikoa.
2. Kutsadura eta biodibertsitatea.

GARAPENA:

Irakaslegoak taldeka lan egingo du ikerketa bat eginez, hauxe ezagutzeko:


-zelako eragina duen kutsatzaile batek (gazitasuna edo ph-a), hazi baten (pepino, babarrun...) hozitze eta garapenean.
-landarearen indarberritze ahalmena, kutsatzaile batek eragindako estresaren ostean.
-zein espeziek jasatzen duen gehiago kutsadura.

GAIAREN JUSTIFIKAZIOA:

Landare biodibertsitatean gazitasun eta azidotasunaren ondorioa.

2010 biodibertsitatearen urtea da, Agenda 21eko gai nagusia.


DENBORALIZAZIOA:

1go eguna:

Teoría: Los proyectos de ciencias y los proyectos de investigación como recurso innovador en la docencia. Claves del método científico.
Práctica: preparación de los materiales, propuesta de hipótesis, inicio de la experimentación: siembra de las semillas.

2. eguna:

Teoría: El método científico un camino universal y divertido.
Práctica: Toma de datos en el laboratorio.

3. eguna:

Teoría: Los resultados algo más que una colección de datos: Aprendiendo a representar e interpretar los datos.
Práctica: Toma de datos en el laboratorio. Puesta a punto de la recuperación de las plántulas en el laboratorio.

4. eguna:

Teoría: La conclusión es la base de nuevas ideas. Cómo difundir la investigación. Los proyectos de investigación una herramienta didáctica desaprovechada.
Práctica: Toma de datos de recuperación en el laboratorio. Elaboración de resultados y conclusiones. Metodología de presentación de resultados.


Izena emateko http://www.berritzeguneak.net/.

Getxoko Berritzegunea topatu eta sakatu.
Lehio berrian, eskerraldean, aukeratu "Prestakuntza ekintzak".
Lehio berri bat zabaltzen da: Ekintza Bilaketa. Klik egin.
Idatzi:
  • Ikasturtea 2009-2010
  • Aholkularitza/Eremua LEHEN HEZKUNTZA
  • Ildo/Programa: Hezkuntza zientifikoa
"Bilatu" sakatu

Datuak bete
2009an (The Meninas Project) egin zen Getxoko zonaldean pepino haziekin.




Iazko esperientzia ikusi ahal da, Sut&blai-n argitaratutako bideo batean, eta ondorengo pausuak jarraituz:

1. Idatzi nabigatzailean: http://www.sutanblai.com/

2.Ezkerreko zutabean agertzen den "Esperientzia" ataleko desplegablea ireki

3. Meninas izeneko Ikerkuntza Proiektua (28garrena) sakatu eta
DISFRUTATU gure zientzialariekin!!!

Aurten beste hazi batzuekin egingo da: babarrunak, dilistak, pipak...

Bukaeran iazko irakasleek zein aurtengo berriek proiektuaren datuak konpartituko dituzte eta ondorio bateratuak lortuko dituzte proiekturako.

Biodibertsitate urtea izanik, ezinbestekoa da aipatzea oso gertu dugun Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, Madariaga Dorretxea, hain zuzen ere.
Zentroaren helburuak honakoak dira:
Biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea eta hari buruzko ezagutza hedatzea.
Erakusketa unitatean Biodibertsitatea zer den azaltzen da eta bere balioarekiko sentikortasuna, argazki, ikus-entzunezko eta muntaketa interaktiboen bitartez.
METODO ZIENTIFIKOA ZERTAN DATZA?
Ikerketak egiteko Zientziak erabiltzen duen metodoak “METODO ZIENTIFIKOA” du izena.

PROZEDURA:

1. BEHAKETA: Gai edo problema bat aukeratu

2. HELBURU BAT ZEHAZTU: Norberari galdera bat egin

3. HIPOTESI BAT ADIERAZI

4. ESPERIMENTUAK DISEINATU

5. MATERIALAK eta METODOA ERABILI

6. EMAITZAK eta EZTABAIDA

7. ONDORIOAK ATERA

8. AZKENENGO TESIA ENUNTZIATU

9. BIBLIOGRAFIA - ESKERRAK EMAN

10. EMAITZAK HEDATU




Zientzia-ikuskizuna

Josu Maeztu Iñiguez de Onzoño, Euskal Herriko Unibertsitateko "Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika" Saileko irakasleak, ZIENTZIA-IKUSKIZUN DIDAKTIKOA eskaini nahi digu. Haren izenburua honako hau da: "Ikasleentzako zientzia-esperimentuak, eguneroko materialez baliatuta"
Ikuskizun honen xedea jolasaren bidez denon artean zientzia hedatzea da. Motibazioa oso garrantzitsua izanik, eguneroko materialak baino ez dira erabiliko. Jarduerak Lehen Hezkuntzako umeentzat ( 2. eta 3. ziklokoentzat), DBHko gazteentzat eta batxilergoko ikasleentzat batez ere prestatuta daude. Esperimentuak mailaren araberakoak izango dira.

Emanaldiaren arabera ordu betekoa izango da eta saio bakoitzean 20 esperimentu inguru egingo dira. Saio bat bada: 265€, 2 saio 415€ (egun berean eta toki berean) eta 3 saio 525€
Ikusle-kopuru gehiengoa berrogeita hamar ingurukoa izatea proposatzen da eta baita taldeak homogeneoak izatea ere.
Jarduerak egiteko leku aproposak: jantokia, liburutegia, gimnasioa...

JARDUERA BATZUK:
Aire beroak hotzak baino espazio gehiago behar du
Aireak ura jaso dezake!
Aire konprimituzko eskopeta.
Ezin askatu bentosa itsaskorrak!
Pertsona bat,...puxiken gainean!
Botila jatuna!
Erreakzio -puxika
Gora eta behera doan boligrafoa
Gorputzen jauskera askearen abiadura masaren menpekoa ote da?
Itzal dezakezu kandela?
Egosi gabe edo egosita dago arrautza?
Kazola bat,... plastikozkoa!
Nola atera botila barruan dagoen kortxozko tapoia?
Nola bete urez buruz behera dagoen ontzia?
Nork puztu du puxika?
Nola elektriza daiteke gorputz bat? Elektrizitate estatikoa.
Oxigeno gabe ez dago su egiterik!
Puxika bat,... botila baten barruan!
Nola handitu bizarra mozteko aparra?
Puztu dezakegu puxika bat putz egin gabe?
Nola atera belakiaren barruko xaboiaren aparra, belakia bihurritu gabe?
Sutan egon eta gero erretzen ez duen kazola!
Tapoi saltaria
Turrusta-botila
Ura airean zintzilik
Nola ipini belarriak gure maskotari?
Ura berotzen,... puxika baten barruan!
Zimurtzen den botila
Urperatze -kanpaia
Zergatik ez gara buztitzen euritakoaren azpian?
Airezko eskopeta
Zer nolako energia du aske erortzen ari den gorputz ba
Akzioa eta erreakzioa
Mahaspasak saltariak!
Likidoen ontzialdaketa
Interesgarria, ezta?



Guraso Elkarteak ateratako aurtengo egutegiaren azalean ikusi ahal da Legarda Herri Ikastetxea Zientziaren alde dagoela.

UNITXIKI (2009)

5.mailakoak



5 urtekoak



Aurten Agenda21 eta Zientzia proiektua batera daramatzagu. Gure ikasleek iaz eginiko esperimentuen emaitzak argazkietan isladatzen dira. Ondorioetara heltzeko, esperimentuak egiten dituzte metodo zientifikoa erabiliz.

TXOKO BERDEA


Urari buruzko material interesgarria aurkitu ahal da hurrengo helbidean:
http://www.berde-berdea.net/





AGENDA 21 PROGRAMAREN BITARTEZ HEZKUNTZA BERRIKUNTZA SUSTATZEN DA.
"AGENDA21" proiektuan sartuta gaude Legardaldekook; hau dela eta, ekintza desberdinak aurrera eramaten dira eskolan. Haietariko bat Txoko Berdea da.

Gure ikasleek, Agenda 21eko arduradunak eta tutoreek gidatuta, Txoko Berdea berrizten dute gai berriekin. Orain ipini dute URAri buruzko poster eder bat.
Kartelean agertzen diren mezuak:

1. Naturarekin bat.
2. Ura aurreztu
3. Kutsaduraren ondorioak..., besteak beste.





klikatuz, orriaren bilatzailean idatzi ezkero "ihitza 29" "ihitza 30" "ihitza 31"... agertzen dira aldizkari digitalizatuen aleak. Ingurumena, Natura, Parkeak, Hegaztiak...eta beste hainbat gai interesgarri tratatzen dira. Guztiak Agenda 21 programari lotuta.

Programa honekin ere eskolako ortua lantzen da. Horretarako ikastetxearen atzekaldean lur eremu bat dago eta bertan eraikita negutegi handi bat. Aspalditik letxuak eta beste barazki batzuk landatu izan dituzte ikasleek maisu-maistren laguntzarekin. Hona hemen aurtengo saioak:
Adituak haziak banatzen ditu ikasleek landa ditzaten.

Landatutako haziak periodikuekaz estaltzen dituzte haziak arinago hozitzeko eta orrien gainean lur apur bat botatzen dute haizeak ez eroateko.
Lourdes, Agenda 21 programaren arduraduna da gure eskolan eta, proiektua aurrera zelan doan, gainbegiratzen du.
Negutegi barruan letxua batzuk landatu dituzte eta, negutegitik kanpo, porruak eta azaloreak.



Haizearen ondorioz negutegiko plastikoa apurtu egin da; laguntza pittin batekin konpondu beharko genuke.

2010-02-11

Liburutegia

ZELAN BULTZATU EDO SUSTATU IRAKURKETA?

IPUINAREN MAGIA: Antton Irusta (liburutegian, otsailaren 23 eta 25ean)
Ipuingintzaren bidean euskalkiak eta erregistroak urratzen hasi.




Antton Irusta, Bilbon jaio zen 1963. urtean. Magisteritza egin eta gero, Deustun burutu zuen Euskal Filologia. Irakaslea, beraz, idazlea eta ipuin kontalaria da. Ipuin munduan 1983an hasi zen eta "Ipuinen tailerra" izeneko saiakerari esker, sari bat jaso zuen 2000.urtean.

Antton Irustaren hitzetan: "Umeei entzuten irakastea nahitaezkoa da irakurzaletasuna bultzatzeko" "Ipuina da haurraren bitamina afektiboa"









Liburu asko idatzi ditu: " Katxin ", " Lau haizetara kontari ", " Han hemengo ipuinak ", "Autu- Mautuan "(aho korapiloak, ipuin hasiera eta amaierak, jolasak, ... Horietako batzuk gure arbasoengandik datozkigu; beste batzuk, berriz, berriagoak dira).
Antton Irusta eta Juan Kruz Igerabide dira "Zer egin dezake nire ikasle batek liburu batekin?" liburuaren idazleak.








Juan Kruz Igerabide, Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956. urtean. Magisteritza ikasi zuen eta , ondoren, Euskal Filologia. Kritika saria lortu zuen "Mailu isila" poema liburuari esker. Gaur egun, EHUko irakaslea da.

Martiaren 22an Juan Kruz Igerabide liburutegian egon da 5. mailakoekin. Oso saio interesgarria, erakargarria eta aberasgarria izan da.

Ikasleek galdera batzuk egin dituzte:
Zaila da poema bat egitea?
Ez da zaila poema bat asmatzea baina bai poema on bat asmatzea.
Zenbat liburu argitaratu dituzu?
Berrogeitik gora.
Gauza bera da poema eta bertsoa?
Egin ahal da poema bat bertso formarekin baina poema batek ez du zertan izan bertso forma.
Noiz eta zergatik hasi zinen poemak idazten?
Nerabezaroan motibo bigatik:
1.Lotsatia nintzen eta enamoratzen nintzenean, ez nintzenez atrebitzen esaten, idazten nuen barrua askatzeko.
2. Jaieldietara joaten ginenean, kitarra jotzen genuen; Benito Lertxundi eta garai hartako kantarien abestiak kantatzen genituen baina baita ere neuk idatzitako letrak eta letra politak egiteko hasi nintzen poemak idazten.
Gustatzen al zaizu poemak idaztea?

Gustua baino gehiago beharra da eta plazerra, gozamena..., baina poema tristeak eta gogorrak ere idazten ditut, bizitzatik sortuak.

Sentimentuek sortarazten dituzte poemak. Adibidez, semeak bi urte zituenean, izozki-zalea zen eta idatzi nuen:
Haize fin fin batek
Miazkatu dit aurpegia
Banilazko izozkia…
Zein izan zen zure lehenengo liburua?

“Begi niniaren poemak”
Ba al dago trukorik poemak idazteko?
Idazteko eta irakurtzeko inportanteena da bihotzari hitz egiten uztea.

Poema guztiak euskeraz idatzi dituzu?

Gehienak bai. Batzuk itzuli egin dira erderara baina itzultzen direnean galtzen da, ez da esanahi berbera geratzen edota errima aldatzen da.
Pipitaki liburuan igarkizunak daude idatzita eta, Igerabidek batzuk irakurri eta gero, ikasleek asmatu egin dituzte erantzunak: behia, lapikoa, lapitza, mahatsak…






Mintzo naiz isilik, ahoa asko irekirik, entzuten nauzu begitik, mintzo natzaizu zeure eskuetatik… Zer ote?
Erantzuna: LIBURUA

Gure artean asmatutako poema bat (doinuarekin):

Bazen Mutrikun triku bat
Eta hondartzan izan zuen istripu bat
Sartu zitzaion arantza sudurzuloan gorantza
Haren medikua izan zen bixigu bat.
Limerickak eta haikuak ere aipatu ditu.
Limerickak poema arraroak dira, umore pittin batekin; normalean 5 bertsoko poemak izaten dira. Irlandan garatu zirela pentsatzen da; haikua, berriz, poema japoniarra da eta limericka baino laburragoa da.
Bukatzeko, ikasle eta irakasleen liburu batzuetan bere sinadura utzi zuen.

Eta oparitxo bat utzi zigun.




Ohore bat izan da Irusta eta Igerabide gure artean egotea. Eskerrik asko biei.
Proposatutako atazak:

1. Osatu Antton Irusta eta Juan Kruz Igerabideren liburu zerrenda.
2. Wikipedian osatu liburuen informazioa, oraindik bete barik dago eta.
3. Ipuinak eta ahokorapiloak grabatu eta argitaratu, ikasleek entzun ditzaten euren ekoizpenak. (Ideia hau Mertxek izan du. Hasiko gara opor ostean :) ok? )
4. Ipuinen gaiari jarraituz, asmatu ipuin bat eta aurkezpen bat prestatu, denen aurrean azaltzeko.
Irakurtzeari, bai.

Beste gai batzuk antolatu dira LIBURUTEGIAN, esaterako:
1. Geometria erakusketa, gai honetan sakontzeko.

Kristinak, liburutegian, oso lan erakargarriak prestatzen ditu gure ikasleen laguntzarekin:

1. Irakasleen argazki zaharrak bildu zituen eta joko polit bat asmatu ere. Ikasleek jakin behar zuten norenak ziren argazkiak. Gehienek asmatu egin zuten. Zein azkarrak diren Legardaldeko ikasleak!!

2. Irakurketarako zaletasuna pizteko asmoz, liburutegitik zuhaitz bat eskaini digute. Ezkerreko mezuan hauxe dio: "Zuhaitz honek zure hostoak behar ditu"


2. Gabonetako postalak. Erakusketa ederra prestatu zuen.

" Poema eder batek ez du mundua konponduko baina ederragoa egingo du behintzat. Salbuespenak salbuespen eta penak pen. "
Juan Kruz Igerabide